POEMA BAT KANTATU DIZUT: Hango bortu gainetarik (Itxaro Borda / Maddi Oihenart)

Susa argitaletxeak 1998an plazaratu zuen ORAIN liburuko poema da Hango bortu gainetarik, maitasun poema, ohartuko zinetenez, bertso-moldean emana. Maddi Oihenartek, diskoak plazaratzen hasi zenetik Itxaro Bordak bidelagun duen kantari zuberotarrak, Hari Biru deritzon bere bigarren bakarkako diskoan kantatu zituen hitzok. Ostera, ez zuenez poema bere hartan kantatu, poemaren ahapaldi eta bertso-lerro zenbait baino baliatu ez zituenez, beste izenburu bat eman zion: EZ DAKIT. (argazkia: Etxepare Rap).

Itxaro Borda. Orain. Susa 1998 / Maddi Oihenart. Hari Biru. Elkar, 2007

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sakabanaketa bukatzeko "Prest gaude" lelopean manifestazioa deitu du Sarek larunbaterako Bilbon

al. Urt 8 , 2018
“Prest gaude,  giza eskubideak konponbidea bakea”  lelopean larunbatean manifestazioa deitu du Sare herri plataformak. Aurtengo mobilizazioa berezia izatea nahi dute. Sare plataformaren iritziz, egoera eta momentu berri baten gaude. Gizarteak gatazkaren ebazpenean aurrera egiteko pausuak eman ditu ETAren armagabetzea egiaztatuz. Erakunde frantziarrak ere gaurko espetxe politikari irtenbide emateko pausuak ematen […]

Honekin lotuak