BIZIPOZTU IRRATIAN: Oporrak bakean elkartearekin solasean

Beste asteburu batez Bilbo Hiria bizipoztu dugu. Asteon Oporrak Bakean elkartea ezagutzeko aukera izan dugu. Elixebete izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara solasean. Programa honen bitartez, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan hartzen dituzte. Horrela, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udaberri Jaia Gabriel Aresti euskaltegian

al. Mai 26 , 2025
Ostiralean Udaberri Jaia ospatu zen Done Bikendi kalean, Gabriel Aresti euskaltegiko giro alaian. Euskaltegiko kideek festa honen xehetasunak partekatu zituzten, izan ere, Udaberri Jaia Algara konpartsa ezagutzera emateko aukera bikaina izaten da. Aldi berean, ikasleentzat euskaraz aritzeko beste esparru bat eskaintzen du jaiak, ikasketa formalez harago. C1 mailako zenbait ikaslek […]

Honekin lotuak