EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko doktoratu ondoko ikertzailea da Estibalitz Txurruka. EHUko ibaien ekologiaren laborategian kolaboratu zuen eta gero, Bartzelonan, Ozeanografian eta Itsas Ingurumenaren Kudeaketa Masterra egin zuen. Master amaierako lana Bartzelonako Instituto de Ciencias del Mar-en egin zuen. Itsas ekologia da, egun bere ikerketa lerroa, eta bere doktorego tesiaren izenburua Antxoaren konposizio biokimikoa izan zen. Gai horren inguruan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedran, artikuluak argitaratu ditu, Zientzia Kaiera blogean.
Orain, itsas ekologiaren alderdi mikroskopikoagoa eta, beraz, ikusgaitzagoa du aztergai, gizakiaren begientzat behintzat: mikroorganismoak. Izan ere, itsasoko 200 mikroorganismoren baino gehiagoren barne aniztasuna agerian utzi duen lan bat argitaratu du bera partaide den nazioarteko ikerlari taldeak Cell aldizkarian. Zehazki, itsasoko 200 mikroeukariotoren baino gehiagoren barne arkitektura inoizko xehetasun maila handienarekin behatzea lortu dute. Lan honen oihartzunaz, ondorioez eta lana egiteko moduaz xehetasunak eman dizkigu gaurkoan Estitxuk, Zientzialari irrati saioan. (Argazkia: Cell aldizkaria, Creative Commons CC-BY lizentziarekin).
Deskargatu hemen.

