Gaur goizean Taupa euskaltzaleen mugimenduak ekintza komunikatiboa burutu du Euskal Herriko lau hiriburutan. Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu du eta herritarrak Taupan saretzeko deia egin du. Bilboko kasuan, Guggenheim Museoko “Puppy” eskulturaren ondoan, gorriz jantzitako aktibistek heliozko globoak puztu eta euskararen erabilerari buruzko kontzientzia zabaltzeko “Txakurrari euskaraz eta lagunari […]

Molekula kiralak bitxiak dira: euren irudi ispilua ez da bera. Argi berezi bat, polarizatu zirkularra, modu ezberdinean xurgatu eta igor dezakete. Fenomeno honi luminiszentzia polarizatu zirkularra (ZPL) deitzen zaio. Etorkizuneko teknologietarako oso baliagarriak izan daitezke, hala nola 3D pantailak eta sentsoreak. Zientzialariak molekula kiral berriak ikertzen ari dira propietate hobeekin, […]

Abelzaintzaz jardun du gaurkoan Josuk, abelzaintza industrialaz eta tradizionalaz, abereei tratu txarrak… Behin egin genuen txuletari buruzko saioa, eta gaurkoan “txiroen txuleta” den hanburgesari buruz. Langileen gutizia zen oso noizean behin, txuleta bat jatea. Abelzaintzari buruz maiz mintzatu gara, abelzaintza industriala eta eskala handikoa, tokikoa eta txikikoa, haren ondorio ekologikoez […]

Bilboko Moon Cluster taldearekin hasiko dugu gaurko saioa. Garai hauetan rock progresiboa egitea bitxikeriatzat har badaiteke ere, Dystopika diskoa genero horretako zaleak asetzera dator. Ondo eta dotore ibiltzen dira gitarra eta teklatuen arteko hartu emanean, oinarri sendo batek lagunduta. Bejondeiela! Hiru disko aski izan ditu Nilüfer Yanyak egungo Londresko eszenako […]

Kathryn Mohr-en azkeneko diskoa Islandiako kostalde urrun bateko biltegi abandonatu batean grabatutako disko bat da, horrek jada testuinguru erakargarria da ni bezalako frikientzat. 90eko hamarkadako homerecording joera erakusten du, estudio txiki eta pertsonaletan musika grabatzeko joera, alegia. Mohr-en musikan giza-zarata entzuten da, bizitzaren pausu ozena. Testura lakarretan barneratuko zarete disko […]

Gaurko saioa musika esperimentalarekin hasiko dugu bi proiektu interesgarrirekin. Lehenengoa da Body Meat. Kaleratu duten azken diskoak Starchris (2024, Partisan) du izena. Chris Taylor ekoizle iparramerikarraren disko honetan bat-bateko norabide aldaketak eta informazio gurutzaketak nabarmentzen dira. Horren adibide nahiko nabaria dira gaur entzungo ditugun bi abestiak. Agian hasierako minutuetan, Kim […]

Gaurkoan Iñakik “Ibaipeko jonkiak” ekarri dizkigu hizpidera, eta ez dabil ur ertzean txutatzen diren drogazaleei buruz, itsasadarraren azpitik igaroko den autobideaz baino. Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du, halaber, autobideaz gain, ur azpitik metroaren lotura joango dela, 1. eta 2. lineak Areeta eta Sestao artean lotuko dituena. Aldundiaren kalkuluen arabera, egunero […]

Lurra oso zaharra da, 4.500 milioi urte baino gehiago ditu. Azken mila milioiak soilik kontuan hartzen baditugu ere, bere klimak aldaketa asko izan ditu denbora luze honetan. Paleoklimatologia historian zehar Lurrak izan dituen ezaugarri klimatikoak eta haien aldaketak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Arroka sedimentarioen analisiak iraganeko klima eta klima-aldaketak ikertzen […]

Gaurkoan Josuk BERRIAn argitaratutako iritzi artikulu bat ekarri digu. Bertan azaltzen duenez, oso ohikoak dira ekologisten arteko xextrak eta polemikak, ekoantsietate maila altua dago aktibisten artean eta gaur egun klima-aldaketaren eszenatoki negatiboenak saihestu eta trantsizio ekosozial zuzena bermatzeko estrategia eta taktiken inguruko ezbaiak bukaezinak dira, ezinbestekoak bezainbeste. Orain halako polemika […]