Irlandera edo Irlandako gaelikoa ikasteko aukera izango dugu, datorren igandetik aurrera, Bilbon. Ipar Irlandatik aspaldi Euskal Herrira etorritako David izango da irakaslea eta berak azaldu digu zein den ikastaro honen planteamendua. Daviden asmoa eskola arinak ematea da, hastapen mailakoak, eta mintzamenean zentratuta. Igandeetan emango ditu eskolak, erabat doan, eta hilean […]

Iragan asteazkenean oso bisita interesgarria izan genuen Bilbo Hiria irratian, izan ere, Garabide Kultur Elkarteak antolatutako Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren baitan, munduko 13 komunitatetatik etorritako 18 hizkuntza-aktibistaren bisita jaso genuen. Irailaren 20an heldu ziren Euskal Herrira eta sei astez ibiliko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin, haien esperientziak […]

Hasteko Monday Potions talde berriaren estreinako diskoatik bi abesti aterako ditugu. Talde honen proposamena oso interesgarria da, pop-rock eta psikodelian hondoratzen dira euren sustraiak, eta abesti bakoitza esperientzia bakana da. Disfrutatu! Neu Troia izeneko proiektuaren sorreran Julen Azkona musikaria iruindarra dago. Bandarekin inguratu da musikaria, atmosfera oniriko batean murgiltzea lortzen […]

Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno eta sistema konplexu aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Simulazio errealagoak egiten dira, prozesu horiek batera eta elkarren gainean duten erragin aztertuz. Baterien kasuan, […]

Los Campesinos! Cardiffen sortutako taldea da. Zazpi disko grabatu dituzte, tartean All Hell berria eta zazpi urte daramatzate eszenatokitik desagertuta. Kritika bikainek ongi etorria eman diote disko berriari, freskatuta agertzen den soinuaren edertasuna eta garbitasuna eta letra sakonak eta umoretsuak nabarmenduz. Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala […]

Lapurdi eta Behe Nafarroa arteko muga horretan sortutako taldea da Maskak. Aurretik Kakolak proiektuarekin bertsioetan eta ibili ostean, oraingo honetan, formazioa pixka bat egokitu eta lotsa guztiak albora utzita, kantu propioez osatutako lehen lana kaleratu dute. Popa nabaria da beren sorkuntzetan eta eragin dieten taldeen artean aipatu dituzte halakoak, baina […]