Brittany Howard Alabama Shakes taldearen buru izan zen eta aspalditxo dabil bere bide oparo eta joria jorratzen. Oraingoan What Now diskoa kaleratu du eta horren harira ekarriko dugu beti gustura entzuten dugun artista. Euskal Herrira buelta eginda, Gariren azken diskoarekin topo egin dugu. Behin Bizitzea diskoak giro bereziez eta artistak […]
Adrianne Lenkerren lanak ongi etorriak dira saio honetan, Big Thif taldearekin egiten duen lana miresten dugu eta bakarka datorrenean ateak parez pare ditu irekiak. Oraingoa Bright Future izeneko grabazioa dakar. 12 piezaz osatutako disko delikatu bezain ederra. Artifiziorik gabe. Segidan apustu seguru bat. Wilcok disko berria kaleratu dute duela gutxi. […]
Aurreko saio batean aipatu genuenez, Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke ondo bizi ahal izateko. Bada, hori ezinezkoa izanik, 2022ko abenduan 130 estatuk sinatu zuten planetaren %30 babesteko berba ematen duen akordio bat. Bost hamarkadotan %17ra iritsi gara eta horren bikoitza babestea oso erronka handia izango […]
Aspaldi honetan entzun ohi den leloa dugu “aberatsak jan ditzagun” edo Eat the rich leloa. Ondasunen birbanaketaren aldeko aldarriarekin lotua, Jean-Jacques Rousseau pentsalariari egozten zaio: “herritarrek jateko ezer gehiago ez dutenean, aberatsak jango dituzte” esan omen zuen, frantziar iraultzan zabaldu zen aipuan. Justizia klimatikoaren aldeko aldarrietako bat da egun, klase […]
Gaurko saioan, Kristonak taldea izango dugu gonbidatu berezi. Euren proiektuari buruzkoak kontatuko dizkigute euren musika gihartsua entzun bitartean. Ahobetehortz diskoa izango dugu entzungai.. Eta rocketik amerikanara joango gara saltotxo batez. Dylan LeBlanc musikariak disko eder batez etorriko zaigu. Coyote izeneko grabazioan ondo egindako abesti sorta kitzikagarria topatuko duzue. Gaur bertatik […]
Eneko Gorri ekintzaile eta euskaltzalearekin solastatu da Anje Duhalde gaurkoan. Gaztetatik euskararen inguruko hainbat ekimenetan eta instituzioetan izan duen eskarmentutik, Ipar Euskal Herriaren egoera ondo ezagutzen duen ahotsa dugu Gorri. Egun, hiru herrialdeotan euskarak bizi duen egoteraz eta bera tartean dabilen Plazara kolektiboaren xedeez zein lan egiteko moldeez mintzatu da […]
Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen dira. Prozesu exotermikoa denez, beroa ematen du beti, argia ere eman ohi du. Sua erabilgarria da, baita arriskutsua ere, eta metafora moduan hainbat kantutan erabili izan da, amodioa eta gorrotoa irudikatzeko kasu. Gaurkoan, kantuoi begira, hogei ale aukeratu […]
Gaurko saioa irekitzeko Hiuzz taldearen musika ekarri dugu. Aurki izango ditugu hemen euren proiektua aurkezten, momentuz Epea II diskoarekin disfrutatzen jarraituko dugu. Iruindar hauen rock zikina dastatzeko une aproposa. Janire Aranzabalen proiektuarekin jarrituko dugu. Bakarka hasi zuen bidean zenbait lagun bildu zaizkio Janireri eta Esanezin taldea sortu dute eta Erretratu […]
Filosofo batek behinola esan zuen begiak arimaren leihoak direla. Begiek gainerako gizakiekin harremanetan mantentzen gaituzte. Ikusteko, begiratzeko eta maitatzeko behar-beharrezkoak dira. Entzumena ere garrantzitsua da eta musika ere are gehiago maite dugu, baina ikusmena zentzumenik eta funtsezkoena dugu. Ez da harritzekoa kreazionismoa baztertu zuten eboluzionista guztiek, Charles Darwin eta Alfred […]
Gaurko saioan Elea Boa dugu proiektu nabarmendua. 2024 honetan, Talka (Gerturatu zaitez) izenpean, orain arte grabatu dituzten 3 abestiak bildu dituzte. Ganix Illarramendi dago abesti hauen atzean, distantziak markatzen duen norabideari jarraituta eraiki ditu. Bar Italia dugu hurrengo gonbidatua. Ingalaterrako hirukote honek joan den 2023an bi disko kaleratu zituzten. Guk […]
