Hizpidea magazinearen lehen orduan, Eneko Barberena eta Danele Sarriugarte idazleak izan ditugu eguneko izenburuak sakontzeko. Enekok Mercadonaren irekiera Bilboaldean hartu du hizpide; Danelek horretaz ere hitz egin du, baina batez ere Kukutzaren aurkako epaiaz. Amaieran, Eneko gai horretaz ere aritu da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151023hizpideadaneletaeneko.mp3 Deskargatu hemen

Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren zenbait gai ekarri dizkigu gaurkoan: A Coruñako “Viñetas desde el Atlantico” komiki jaialdia, Euskal komikilariak Bruselan, “Kortsarioen ostatua” komikiaren aurkezpena, Bilboko Ja! jaialdia edo Getxoko Komiki azoka. Baina batez ere egunotan Bilbon martxan dabilen Paparrean komiki egunak komentatu ditu Jon Iñakik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasjooini.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan hori guztia eta gehiago ekarri digu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, The Zombies, Lou Reed, Anari, Lovin’ Spoonful eta Zuraren kantak jarri dizkigu Pedrok. Bigarrenean, ordea, Louis Armstrong eta Charlie Parker entzuteaz gain, Allen Toussaint-i dedikatutako monografiko berezia entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151022soinugelaallanthuasen.mp3 Deskargatu hemen

Sustraiak izena hartu zuten lurrak emandakoarekin lan egin nahi dutelako. Agroekologia dute maite: hurbileko hornitzaileak, nekazaritza ekologikoa, sasoiko produktua, lurra eta jendea zainduz… Gutizia gozo-gozoak prestatzen dituzte han eta hemen biltzen diren taldeak elikatzeko, catering zerbitzua eskaintzen baitute. Kukutzako jantokia hartzera animatu ziren euren zaletasunean oinarrituta 4-5 lagun eta orduan […]

Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak […]

Ikuspegik, EHU eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEko etorkinen gastuak eta ekarpenak aztertu ditu. Datuek oso argi hitz egiten dute: krisi gogor honetan, ere, etorkinek gehiago ematen dute gastatzen dutena baino. Horrekin batera, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak beste ondorio batzuk aipatu ditu: etorkinek, populazioa mantentzeaz gain, gure gizartea gaztetzen dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151022hizpideasgorkamoreno.mp3