Hilaren 6, 7 eta 8an Lurrama azoka egingo dute Miarritzeko Irati aretoan, hamargarrenez, Maryse Cachenaut azokaren zuzendariak kontatu digunez. Aurreko edizioen balantzea egiten hasi da gero esateko Lurrama, azoka baino, laborantza herrikoiaren erakuslea dela. Hiru eguneko egitarau mardula prestatu dute bertoko produktuak eta bertoko produkzio erak erakusteko asmoarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151102hizpideamarisecachenaut.mp3 Deskargatu […]
Eguna: 2015-11-02
Jabi Asurmendik teknologia berrien inguruko albisteak jorratzen ditu eta gaur Datraolat gehigarriarekin abiatu du bere kolaborazioa. Gero, Ubuntu 15.10 bertsioa kalean dagoela kontatu digu, Wily Warewolf izenarekin. Bukatzeko, Microsoft Edge nabigatzailera gehiagarriak datorren urtera arte ez direla iritsiko esan digu Asurmendik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151102solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan, Joseba Barandiaranek ekonomiari lotutako hiru gai jorratu ditu. Hasteko Volkswagenen afera eta ondorioak aztertu ditu. Gero, EAEko datorren urterako Aurrekontuak izan ditu mintzagai. Eta bukatzeko, Eroskiren eskaintza, zorra erosi zutenei zuzenduta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151102hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen
Eguneko izenburuak irakurri ondoren, sakontzea dugu ohitura eta horixe egin du Irati Sarasuak: gaur, EAEko Auzitegi Nagusiaren epai bat izan du hizpide. Horren arabera, Udal aktak euskaraz bidaltzea legezkoa da, euskara hizkuntza ofiziala delako EAEn. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151102hizpideairatisarasua.mp3 Deskargatu hemen
