Mundu oso bat dago idazteko, baina gaur Eremuz Kanpon hastapenera egingo dugu. Hitzak baino lehenago baitatoz fonemak eta izkiak, soinuak.Abezedario oso bat; Abededarioa agian. Gaur, Eremuz Kanporen laugarren denboraldiko laugarren atalean, Josu Zabala, Xabier Landabidea eta Eneko Olazabal gonbidatuekin gatoz. Proiektu kitzikagarri, haluzinagarri, gertagaitz eta burutu batez ariko gatzaizue: EUSKAL […]

Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]