Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151121zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-11-20
Nafarroako gobernu berria datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen, gobernuan dauden lau alderdien akordioaren baitan. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela eta, horregatik, eguneratu beharraren eta gobernu aldaketaren ondorioz, aldaketa nabariak espero dira bertan. Berri horrekin hasi da gaur Euskalerria irratiko Mikel Bujanda […]
Eneko Barberena ezohiko gai batekin hasi da gaurkoan, Adur Larreak berriki aurkeztutako Gabriel Arestiri buruzko komiki liburuarekin hain zuzen ere. Gero, Enekok zein Danelek Parisko gertakariak komentatu dituzte: kezkatuta daude biak, besteak beste, Frantziak hartutako neurri gogorrengatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151120hizpideadanelesarriugarteenekobarberena.mp3 Deskargatu hemen
Francisco Franco espainiar diktadorea 1975eko azaroaren 20an hil zen, ohean. Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako kide Josu Ibargutxik kontestua aztertu du, eta berriaren eragin gazi-gozoa ere kontuan hartuta kartzelan zegoela. Mieltxo Monfortek, bestalde, haren heriotzak sortutako ilusioa aipatu du, orduko egoera azalduz. Bukatzeko, Josuk Frankismoaren krimenen aurkako kereila zertan den […]
Capítol 11: Al mal temps, bona música. Editorialean, iragan ostiraleko Pariseko gertakariak oroituko ditugu, arabiar munduaren egoera azaletik aztertuko dugu eta bortizkeria matxista pairatu duten emakumeei abestia dedikatuko diegu. Ondoren, Arrigorriagako Erein abesbatzako Alberto Ruiz de Azua izango dugu. Un café amb Clara García atalean Glaukoma talde tolosarra elkarrizketatuko dugu. […]
