Datozen ostegun eta ostiralean, hilak 19 eta 20, EHU Parte Hartuz taldeak antolatuta, Analisi Politiko Kritikoaren III. nazioarteko kongresua egingo dute Bilboko Sarrikoko fakultatean. “POLITIKAREN ITZULERA? +DEMOKRAZIA +POWER +  SOBERANÍA” galderaren bidez, azken urteotan mundu akademikotik zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu […]

Beste egun batez bildu dira POTTOko lagunak bertso-mundua arakatu nahian. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak urriaren bukaera aldera Ermuan eta Auritzen jokatutako bertso-jaialdietako ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria Irratiaren uhinetara. Halaber, notiziak eta agenda-proposamena ere ekarri dizkigute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak presente eta bizirik dirauen seinale. Gozatu, eta […]

“Jovenes burukides vizcainos” eta “La casta vasca” liburuak atera ondoren, aurten ere huts egin gabe Ahoztar Zelaietak hirugarren liburua atera du: “Kutxabank el saqueo de Euskal Herria” deritzona. Liburuan, hamabi kapitulutan banatuta, Kutxabanken zer gertatzen ari den azaltzen du Ahoztarrek. Nork agintzen du hemen? dio kapitulu batek, eta egileak erantzuan […]

Kolaboratzaile berria dugu Hizpidea magazinean, Nagore Vega hain zuzen ere. OlatuKoop ekonomia sozial eradaltzailearen inguruan dabil eta proposamena udaletxetan eztabaidatzeko abian jarri du kanpaina. Nagorek OlatuKoopek proposatutako hamar neurri azaldu dizkigu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanagorevega.mp3 Deskargatu hemen

1

Eztabaida eta gehiago piztu omen du ETBk “Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala emateak. Gai honekin hasi da Nekane Zinkunegi eguneko izenburuak irakurri ondoren. Gero, Kataluniako ANCren dokumentua izan du hizpide: horrek gobernagarritasun ekordioa eskatzen die 72 parlamentari independentistei. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanekanezinkunegi.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan hainbat kontu ekarri dizkigu Lander Etxebarriak. Hasteko datorren urteko Aurekontuak komentatu ditu. Gero, Ibilgailuen hobariak (CO2ko emisioei lotuta) udaletxean, eta Zurbaranbarri auzoak behar dituen inbertsioak. Bukatzeko, Landerrek Udal alokairurako etxebizitza kopurua handitzeko proposamena egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151118solaslanderetxebarria.mp3 Deskargatu hemen