Euskal Herrian eta Venezuelan egindako “Dena ez da futbola” dokumentala datorren astelehenean, hilak 9, emango dute Bilboko Kafe Antzokian. Koldo Zelestino egileetako batek kontatu digunez, dokumentala Arratian estreinatu zen urriaren ondarrean, baita Venezuelan ere sekulako arrakastarekin. Momentuz mundu osoko 100 bat jaialditara joango da eta laster youtube-n eskegiko dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151106solaskoldozelestinodokumentala.mp3 […]
Eguna: 2015-11-09
Pasa den larunbatean Global frackdown, frackingaren aurkako eguna ospatu zen munduan zehar, baita Balmasedan ere. Momentu honetan geldiarazita dago frackingaren afera EAEn, ez aldiz Burgosen: hortxe daude Kadagua ibaia eta Ordunteko urtegia, eta horrexegatik aukeratu zuten Balmaseda ekintza bat egiteko, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151109solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Barakaldon, duela hiru urte, Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuen etxetik kaleratuko zutela jakitean. Gaurkoan, Gotzon Hermosillak gogora ekarri digu momentu latz hura, eta horrez gain, aurten Barakaldon 88 etxegabetze gertatu direla kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151109solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Krisitik ateratzen ari garela entzun dugu maiz azken bolada honetan: urriko langabeziaren datuak ikusita, ez du ematen. Langabeziak bere horretan jarraitzen du eta sortzen diren enpleguak oso prekarioak dira. Horrekin batera, Yolanda Jubetok Eusko Jaurlaritzako 2016rako Aurrekontuak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den astean Espainiako Fiskaltzak bost euskal gazte askatzea erabaki zuen, besteak beste, Xabat Moran eta Aiala Zaldibar. Zigor kode berrian oinarrituta, Xabatek eta Aialak ez zuten neurri hori espero. Atxiloketetan eta kartzeletan bizi izandakoak kontatzeaz gain, epaiketa berean kondenatutako beste bi gaztek kartzelan jarraitzen dutela gogorazi digute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hispideaxabatetaayala.mp3 Deskargatu […]
Gaurko Hizpidea magazinean, izenburuak irakurri ondoren, sakontzeari ekin diote Patxi Ruiz de Samaniegok eta Kattalin Minerrek. Patxik Ezker abetzaleak daraman eztabaida izan du mintzagai. Kattalinek, aldiz, atzoko Behobia-Donostia lasterketa. Amaieran, Patxik ere hartu du gai hori. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hizpideapatxiruizetakattalin.mp3 Deskargatu hemen
