Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinaren atal honetan. Egunotan, euskararen egunaren harira, ipuin bati amaiera jartzen ari dira ikasleak, ipuinak euskaltegiko alegiazko ikasle bat eta euskara izeneko andrea ditu protagonista. Euskararen egunerako egitarau zabala prestatu dutela kontatu digu Mikelek. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151126solasastemikeletxebarria.mp3
Eguna: 2015-11-26
Lehen orduan, Bob Dylan izan da ardatza, eta berak 1965 eta 66an grabatutako kantak jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, The Pogues, Led Zeppelin, Igelaren banda eta Estankonaren kantak entzun ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151126soinugeladylan.mp3 Deskargatu hemen
Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta, hilaren 17an hasi ziren Baso jardunaldiak Bilbon, Eduardo Renovalesek kontatu digunez. Basoen egoera ikusita, hainbat tekniko eta aditu ari dira horietan parte hartzen. Gaur beste saio bat izango dute Ekoetxean (Pilota kalean) eta larunbatean mendi-irteera prestatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151126solaseduardorenovales.mp3 Deskargatu hemen
Kepa Altonaga biologo eta zoologoarekin Charles Darwin naturalista eta biologo ingelesaren ekarpena gogoratu dugu Zientzialari saioko lehen emanaldi honetan. Altonagak berak idatzitako Darwin geurean (2010, Pamiela) liburuan bildu zuen Darwinen inguruko informazio mordoa. Kontatu digunez, Darwinek ekarri zigun eboluzioaren teoria, hautespen naturalaren bahetik pasatu ostean espezieak eraldatzen doazela zioen teoria […]
Datorren larunbatean, hilak 28, eta Hezkuntza plataformen topaguneak deitua, LOMCEren aurkako mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Inposiziorik ez. Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza plataforma horretan irakasle, ikasle eta gurasoek parte hartzen dute, Leire Zelaiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpidealeirezelaiahezkuntzaplataformentopagunea.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Aritz Galarragak hiru gai aztertu ditu, beti hedabide batzuek ateratako informazioari erreparatuta. Hasteko, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Kataluniak Ogasun sail propioa izateko proposamena. Bigarrenik, Convergenciak beste alderdi bat sortuko du datorren udaberrian seguru aski. Eta bukatzeko, Espainiako gobernuak, Montoro ministroak hala esanda, ez dio krediturik emango Kataluniakoari. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpideaaritzgalarraga.mp3 […]
