25 urte pasa dira, berriro, Barakaldo Antzokiak bere ateak ireki zituenetik, eta larunbatean ospatu egingo dute Ezkerraldeko herri horretan. 25 urteko balantzea egiterakoan gauza asko sartzen dira, jakina, baina batek atentzioa pizten du: euskararekiko izan duen jarrera eskasa, eskasegia seguru aski. Gotzon Hermosillak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151123solasgotzonhermosilla.mp3 […]
Eguna: 2015-11-23
Pasa den asteburuan Bilbon izandako frackingaren aurkako manifestazio batekin hasi ondoren, Josu Larrinagak Klima aldaketa eta Parisko goi-bilera komentatu ditu. Hasteko, aurrean dugun arazoa ez da “beste bat”: etorkizuna, gure seme-alaben etorkizuna, jokoan dagoelako. Jarraitzeko, gogoratu behar da bilera hori martxan dagoen bitartean manifestazio eta protesta guztiak debekatu egin dituztela. […]
Atzo igandean hasi zen, nahiz eta lehiaketa gaur hasiko den. Aurten 41 pelikula izango dira Lekeition, horietariko 31 amateurrek egindakoak, eta den -dena euskaraz. Lekeitiokoak lehiaketa eta gehiago izan nahi du, Topagunea hain zuzen, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideajosebazuberogoitia.mp3 Deskargatu hemen
Udal gobernuak duela aste batzuk aurkeztu zituen datorren urterako aurrekontuak. Yolanda Jubetoren ustez, behin eta berriro errepikatzen da akats berbera: aurrekontuak egiten dira auzoen eta jendearen beharrak kontuan hartu gabe. Yolandaren ustez bi elementu horiek ezinbestekoak dira, eta aurrekontuek partehartzaileak izan behar dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen
