Mundu osoan (edo ia) ospatuko da bihar Emekumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna, Euskal Herrian ere. Gaia komentatzeko, gaur Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kidea izan dugu. Oihanak, egunaren garrantzia azpimarratzeaz gain, “Hau ez da gure bakea” leloa aztertu du. Bihar egun berezia da, baina indarkeria mota horrek gainontzeko 364 egunetan borrokatzera […]

Hala da 2013ko abuztuaren 4tik: hileko lehen igandean azoka egiten dute, bertoko ekoizleen produktuak saltzen. Bertan, barazkiak, gaztak, ogia, xaboiak, pasta, txakolina, eztia… saltzen dituzte, askok era ekologikoan. Eta horiekin batera, Haizea Bengoetxea baserritarrak kontatu digunez, erakusketak, dastaketak, musika eta giro ona. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151124solashaizeabengoetxea.mp3 Deskargatu hemen

Eguneko izenburuak irakurri eta gaur ere bi kolaboratzaile izan ditugu Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketak komentatzeko: Ibai Trebiño eta Nagore Uriarte kazetariak. Ibairen ustez, azken egunotan herrialde gehiago animatu direla ematen du, “hau laburra izango ez den arren”. Nagorek, bestalde, Erresuma Batuko Cameron lehen ministroaren adierazpenak aztertu ditu. Bukatzeko, Nagorek ere […]

Bilbo Hiria irratiak bere parrilla berria aurkeztuko du asteazkenean. Publikoarentzat irekia izango den topaketan, gure irrati saio guztietako ordezkariak izango dira, nork berea labur-labur aurkezten, eta lau irrati saio berri aurkeztuko dira. Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Zuzeneko musika eta jan-edanak ez dira faltako. Bihar lau […]

Pasa den igandean presidentea aukeratzeko hautsekundeen bigarren itzulia izan zen Argentinan, eta eskubiko hautagai Mauricio Macrik irabazi zituen: bera izango da, abenduaren 10etatik aurrera, hurrengo presidentea. Eta horrekin batera aldaketak: Fakun Aznarezen ustez aldaketak izango dira laster kanpo harremanetan, geoestrategian, giza-eskubideetan eta ekonomian. Bi Argentina eraiki nahi ditu Macrik: bata […]

Lorentxa Gimon angeluarrak 13 urte daramatza kartzelan eta eri dago: gaur aztertuko dute bere kasua, abokatuek behin behineko askatasuna eskatu dutelako. Pantxoa Hirigarai berri horrekin hasi da gaur, gero beste batzuk komentatzeko: Batera elkartearen karabana, Baigorrira 7 etorkin heldu direla, eta urrearen ustiatzea Lapurdin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151124solaspantxoirigarai.mp3 Deskargatu hemen