Azken egunotan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz, gero gaur ekitaldi pribatua izango dela kontatzeko. Bihar Lagun Artean kantari berezia izango dela, eta ostiralean Unholy Covers taldearen kontzertua komentatu du. Larunbatean, aldiz, Mikel Urdangarinek “MMXV” disko berria aurkeztu du, eta datorren astean Jon Sarasua, Gabon zahar jaia, eta Gatibu […]
Eguna: 2015-12-22
Mozilla fundazioak ez du eskainiko Firefox-OS sistema sakelako telefonoetan: berri horrekin hasi da Jabi Asurmendi teknologia berriei buruzko bere kolaborazioa egiten. Gero, Mozillak Firefox nabigatzailaren 43. bertsioa ofizialki kaleratu duela kontatu digu. Bukatzeko, Brasilen pasa den astean 48 ordu eman zituzten WhatsApp aplikazioa erabili ezinik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151224solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Aspalditik dakigu Sirian eta Iraken gerrak daudela. Gaur, Iñaki Urrestarazuk gerra horien nondik norakoak aztertu ditu. Berak egindako irakurketak ez dauka zer ikusirik egunero hainbat hedabidetan irakurri edo entzuten dugunarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideainakiurrestarazu.mp3 Deskargatu hemen
Igandeko hauteskundeek denetariko ajeak utzi dituzte eta, seguru aski, luzerako. Nagore Uriarte kazetaria izan dugu gaur gurekin, eta, hasteko, estatu mailako emaitzak aztertu ditu. Gero, Hego Euskal Herrian geratu da bi gauza nabarmentzeko: Ahal Duguren emaitza onak eta EH Bilduren txarrak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan dugu gurean. Paulek, hainbat gai ukitu ditu: Iparraldean EEPtik atera berri direla; EAEn Osakidetzak ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen; Nafarroa Garaiko gobernuari euskararen legea aldatzeko eskaintza egin diotela… Horiek eta gehiago izan ditu gaurkoan mintzagai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideapaulbilbao.mp3 Deskargatu hemen
