Gogoetaren plazatik atera berritan egon gara Fermin Etxegoien idazlearekin. Euskal kulturaren ikusgarritasunaz-ikusezintasunaz jardun du bertan, Eider Rodriguez eta Koldo Almandozekin solasean. Bertan plazaratutako ideiez aritu gara hasieran, ondoren bere liburu berriari heltzeko. Gazte literaturako nobela dugu bere hirugarrena, Autokarabana eta Zinegotzia argitaratu ostean. Urpekariak du izena Erein argitaletxearekin argitaratu duen hau, […]
Eguna: 2015-12-05
Liburuak sinatzen harrapatu dugu Katixa Agirre idazlea, aurten aurkeztutako Atertu arte itxaron nobela berria. Eleberri honen inguruan jardun dugu, Gasteizen 1976an abiatutako road novel edo errepide-nobela helduentzako bere hirugarren nobela da eta, tartean, haur eta gazte literaturako beste batzuk argitaratu ditu. Liburua sinatzera ez ezik hitzaldi-tailerra ematera ere etorri da […]
Gaurko izenburuak irakurri ondoren Danele Sarriugarte eta Eneko Barberena izan ditugu sakontzeko, eta biek atzoko Euskararen eguna hartu dute hizpide. Danelek esan du diskurtso eta adierazpen interesgarriak entzun dituela aurten, besteak beste, Kike Amonarrizenak edo Lorea Agirrerenak. Enekok, zalantzan jarri ditu holako egunak, baina batez ere beste gai bat jorratu […]
Gaurko “Asteburuan, zeingou?” honetan denetarik izan dugu: txango bat, liburu bat, disko bat, errezeta bat… Proposamen nagusia, jakina, kasu honetan Durangoko azoka. Eta bukatzeko, betiko moduan, datozen egunetarako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151205zeingou.mp3 Deskargatu hemen
