Gaur eta bihar truke azoka egingo dute Gabriel Aresti euskaltegian. Bi urtean behin egiten den azoka honetan gabonetako kontsumismoari aurre egin eta norberak jada erabiltzen ez dituen baina egoera onean dauden gauzak (liburuak, CDak, jantziak, jostailuak, elektrotresnak, irakasleak…) edota eskaini ditzakeen zerbitzuak (jatekoa eta edatekoa, masajeak, ilea moztea, musika tresnaren […]
Eguna: 2015-12-16
Izenburuak irakurri eta gaur ere i kolaboratzaile bat zan dugu, Eñaut Mitxelena, prest horietariko batzuk sakontzeko. Afera zaharra da, baina azkena da larunbaterako iragarrita zeukaten manifestazioa Gasteizen, bertan behar itzi duela Hauteskunde Batzarrak. Honetaz eta Garoñak suposatuko duenez hitz egin digu Eñautek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideaenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den larunbatean bukatu zen Parisen COP 21 gailurra eta gaur Iratxe Arriolak horren gaineko azterketa egin du. Hasteko akordioa bera, espero zena baino baxuagoa, eta batez ere bitarteko gutxirekin. Hemendik aurrera erne ibili behar da gizarte zibila akordioa betetzeko, guk modu pertsonalean egin ahal duguna ahaztu gabe. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu […]
Urbaser Bilboko lorategiak kudeatzen dituen enpresa da, eta berriro agertu da egindako langile batzuen mugimenduengatik: Bilbotik Gasteizera, hain zuzen. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Solokoetxeko antenak, Aresoren erretratua, Josune Ariztondo eta tertuliak, eta Hauteskundeak jorratu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasasteaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan izan da Elkartzeneko protesta Jaurlaritzaren aurrean, Gasteizen, Etxebizitza legearen praktika salatzeko. Pasa den ekainetik dugu martxan Etxebizitza legea, baina praktikan jartzerakoan agertzen dira arazoak, Regi Maiztegik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpidearegimaiztegi.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal, honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasastejonmaguregi.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Agus Perez antzerki kritikaria izan da gurekin, eta berak izan direnak eta izango direnak komentatu ditu. Izan direnen artean Durangon ikusitako “Eskutitzak” nabarmendu du. Etorriko direnen artean, aldiz, Daniel Abreu dantzaria, “Moby Dick” eta “Amour” (umeentzat) eta “Adarretatik zintzilik” azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen
