Azaroari dagokion Deustualdeko Prest! aldizkariaren azalean Eukene Jauregi abokatua agertzen da: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje batean Jabi Salutregi kazetaria dugu, eta Anterkian “Adarretatik zintzilik” antzezlana. Horiez gain, ohikoak: Gureak kanpoan, Inkesta, Behin batean, Barkua bete berba… Lur Mallea zuzendariak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151211lurmalleaprest.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2015-12-14
Jakin badakigu pasa den larunbatean bukatu zela Parisen egindako COP 21 gailurra. Emaitza ere ezagutzen dugu, ia 200 herrialdek sinatu dute oso bitarteko gutxi duen akordioa. Eta orain, zer? Josu Larrinagaren ustez, orain gizarte zibilaren mobilizazioetan eta presioan datza gakoa, Lurra ez suntsitzeko eta hainbat herrialderen trikimailuei aurre egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151214solasjosularrinaga.mp3 […]
Azken bi asteotan, konturatu garenez, webgune berria dauka Arrosa Sareak. Modernogoa, hilabeteak eta urteak joan dira lana amaitu arte. Web berrian, garrantzi berezia eman diote “Zebrabidea” arratsaldeko magazineari, baita Irratiok ekoitzen ditugun programei ere, Jon Aranburu koordinatzaileak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151214hizpideajonaranburu.mp3 Deskargatu hemen
Izenburuak irakurri eta berehala izaten dugu lagun pare bat komentatzeko, gaur, aldiz, Ekhi Erramundegi baino ez dugu izan, eta honek atzo Iparraldean ere izandako hauteskunde erregionalak izan ditu hizpide. Front Nationala esku hutsik geratu da, beraz ez du gobernatuko hasieran aurreikusitako 3-4 erregiotan. Iparraldean, aldaketa handia gertatu da lehen itzulitik: […]
Pasa den larunbatean bukatu zen Parisen Klima aldaketari buruzko COP 21 gailurra. Azkenean, batzuentzat sekulako arrakasta lortu da akordio berri bat mahaigainean jarriz. Beste batzuentzat, aldiz, akordio oso motza da, eta gatza gauzatzeko kontuan hartuta bitartekoak oso urriak direla, Yolanda Jubetok azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151214hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen
