Hamaika urte luze pasatu ondoren, pasa den larunbatean gaztetxe berri bat okupatu zuten Iruñeko Alde Zaharrean. Duela sei hilabete hasi ziren lanean, eta dagoeneko txukuntze lanei ekin diete, baita programazioari ere. Egunotan Nafarroako gobernuarekin ari dira hitz egiten, Iruñeko gaztetxeko Arkaitzek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151209hizpideaarkaitzirunagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-12-09
Hasieran Donostian zen jokatzea, baina agenda kontuak direla kausa, azkenenan Bilbon egitea erabaki zuten. Orain, betiko moduan, horrek zer gastu eta zer onura ekarriko dion Bizkaiko hiriburuari jakin behar dugu. Horrekin batera, Lander Etxebarriak beste bi gai jorratu ditu: Urbasereko langileen kasua, eta Hauteskundeak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151209landeretxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Hizpidea magazinearen hasieran bi kolaboratzaile izaten ditugu: gaur Malen Aldalur eta Iker Tubia izan dira eta aukeratutako gaia, Durangoko azoka. Malenen ustez, balorazio positiboa egin behar da, bisitarien kopuru eta antolatutako ekitaldiei erreparatuta, eta kontsumitzaileak gero eta gazteagoak direla gaineratu du. Iker ere Durangon egon zen eta bat etorri da […]
Jaten dugunaren %95a ez da Euskal Herrian ekoizten, kanpoan baizik. Datu horretatik abiatuta, Olatu.koopeko Nagore Vegak, kontatu digu, Oarsoaldean eta hausnarketatik harago, urrats praktikoak ematen hasi direla Elikadura burujabetza klabean: bihar, hitzaldia egingo dute Errenterian, jendea konbentzitzeko posible dela hemengo produktu osasuntsu ekoiztea eta jatea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151209hizpideanagorevega.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu “Ibaizabal”magazinearen atal honetan. Gaurkoan, Durangoko azoka izan du hizpide Aitziberrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151209aitziberulibarri.mp3 Deskargatu hemen
