Harkaitz Cano idazlearen Beti oporretan liburu berria nabarmendu da aurtengo azokako nobedadeen artean Susa argitaletxearen erakustokian. Berak azaldu digunez, helduentzako ipuin liburu honetan bidaiak dira gai edo giroa, baina kontakizun independienteak dira, batzuk tradizionalagoak, esperimentalagoak besteak. Gainera, bere esanetan “nobelak ez bezala, ipuin liburuak ez dira idazten, ipuinak baizik. Uda […]

Irudienean izan gara, Legión Cóndor, nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentala, berau ekoitzi duen Baskale elkarteko Andrea Heuschmid egileetakoarekin ikusten. Hasieran erakusketa bat antolatu zuen, duela bi urte, eta gero dokumentala osatu du Txarly Marquésekin. Hiru hizkuntzatara dute itzulita 23 minutuko Kondor legioari buruzko dokumentala, eta bertan, protagonista nagusietako bat […]

Irratia egiteko teknologiez jardun dugu gaur Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Azokaren baitako gune honetan euskaldunontzat interesgarriak suerta daitezkeen teknologia berrien dimentsio kultural eta sozialak nabarmentzen eta ezagutzera ematen saiatzen dira Gorka Juliok koordinatutako gune honetan. Gaurko eguna sareko euskal hedabideei begira eman dute, eta goizeko saioan euskal Irratiek Interneten emititzeko […]