Azoka barruan hausnarketa egiteko gunea dugu Gogoetaren plaza, eta aurten bigarrenez euskal kulturgileak kezkatzen dituzten gaiak plazaratu dira Landako barruko areto horretan. Aurten Jakin aldizkariaren eta Gerediaga elkartearen arteko lankidetzan antolatu da egitaraua. Azken saioa amaituta, Lorea Agirrerekin aurten plaza horretan agertutako gaiak azpimarratu ditugu, eta zuzen edo zeharka, etengabe […]

Borja Estankonaren eskutik, aurten bigarrenez azokan izan den Autoekoizleen plaza ezagutu dugu, argitaletxe edo diskoetxe baten eskutik baino, lan editoriala eurek kudeatuta aurkeztea erabaki duten sortzaileen gunea. Estankonaren azken lana ezagutu eta berarekin argitu ditugu autoekoizpenaren inguruko aurreiritzi eta zalantza batzuk. Ondoren, plaza horretan dagoen Lou Topet taldeko Oier Aranzabalek […]

Autoekoizleekin mintzatu ostean, Taupaka elkartearen erakusmahaira hurbildu gara eta bertan Josu Bergara topatu dugu bere diskoak saltzen. Berriena, Kanta txikien indarra izenekoa, zuzenean Kafe Antzokian grabatutako kontzertua da. Autoekoizpen lana egiten du ia osoki berak, eta Taupaka elkartearekin argitaratzeko arrazoiak eman dizkigu. Ondoren, Gorka Chamorrok Taupakaren filosofia eta jarduna azaldu […]