Gaurkoan bestelako musika entzuteko aukera izan dugu, Alberto Urretxo tronboi-jotzileak bere lehenego diskoa aurkeztu digu, Soinuaren bidaia deiturikoa, disko autobiografikoa da, bere ibilbide musikala laburbiltze duen lana. ‘Guztiok ditugu bi bizitza, eta bigarrena, bakarra daukagula konturatzerakoan hasten da’ horrela esan digu Albertok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/151215piperpolis.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2015-12-15
199eko abenduaren 15ean hasi zen amets bat martxan jartzen, eta egun, hogei urte geroago, urteurren borobila ospatuko dugu. Mikel Urbeltzek helburuez, momentu bereziez eta gaurko ekitaldiez hitz egiteaz gain, balantzea egin du, besteak beste, Zenbat Gararen “familia” asko hazi dela hogei urte hauetan esanez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideaurbeltz.mp3 Deskargatu hemen
Azaroaren amaieran, Agroekologiari buruzko V. Nazioarteko Topaketa izan zen Kuban. Euskal Herritik sei baserritar joan ziren, eta gai mamitsuak jorratu zituzten egun haietan: klima aldaketa, haziak, kooperatibismoa… Kuban asko garatu dute Agroekologian eta orain, han ikasitakoa praktikan jarri behar dute, Alazne Intxauspek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151215solasalazneintxaupe.mp3 Deskargatu hemen
Abenduak jan gaitu. Ez dago beste aitzakiarik. Aspaldi hemen behar zuen, eta azkenean hemen da. Kepa Urrunorlegi, garbizale jarrita. Izan ere aspaldiko zor bat kitatu nahi dugu. Zuzendari interesgarri bat ikusteko aitzakia eskaini baitiogu gure buruari. Holakoak gara, gure buruarekin eskuzabalak. Gaurkoan, gurekin, Peter Greenaway. Zuzenean entzun, edo jaitsi podcasta. […]
Pasa den igandean izan zen Erregio hauteskundeen bigarren itzulia Iparraldean ere, eta aldaketa galanta gertatu zen lehen itzuliarekin alderatuta. Gai horrekin hasi da gaur Pantxoa Hirigarai. Gero Seaskak estatuarekin lortutako akordioa komentatu du, eta bukatzeko, urtarrilean Zuberoko Sohüta-Hokin 2015eko Maskaradak hasiko direla gogorarazi digu Pantxoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151215solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Bi astean bi hauteskunde garrantzitsu gertatu dira Latinoamerikan, Argentinan eta Venezuelan, eta dakigunez, bietan eskubiak irabazi du. Fakun Aznarez Argentinan gertatutakoa aztertzen hasi da, eta batez ere datozen hilabeteotan gerta daitekena. Venezuelakoak ere izan ditu hizpide: han, ezkerreko bozka asko abstentziora joan dira Fakunen ustez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideafakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen
