Asteburu honetarako proposamen berezia da Donostiara joatea, Euskal Dantzarien Biltzarraren 50.urteurrenera. Horretaz aparte, ibilbidea egitera Hendaiako itsaslabarrera joango gara. Eta, betiko moduan, errezeta (orburuak bi eratan: bieirekin eta orburuak pistatxo krema eta ahate urdaiazpikoarekin); diskoa ( Ze Esatek), eta liburua (Zaldi Eroaren “De rerum natura-6”). Eta bukatzeko astebururako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151212zeingou.mp3 […]

Jai-zubi forala izan ondoren, normaltasuna itzuli da Nafarrora. Alde batetik Hauteskunde Orokorretarako kanpainak jarraitzen du, Mariano Rajoiren bisita barne, eta bestetik, gobernu berriak bere zereginetan jarraitzen du. Horietaz gain, Mikelek “ingelesaren defentsan” bihar egingo duten mobilizazioa, edo Iruñeko gaztetxe berria komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151211hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinea hasi eta izenburuak irakurri ondoren normalean bi lagun ditugu horietariko batzuk sakontzeko: gaur, aldiz, Gotzon Hermosilla izan dugu Giza eskubideen aldeko egunaz hitz egiten. Gotzonek bi gertaera aztertu ditu.: alde batetik, Etxerat elkarteak atzo egindako ekitaldiak. Eta bestetik, René Cassin saria izan du mintzagai, aurten Frankismoaren krimenen aurkako […]