Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo […]
Hilabetea: urria 2017
Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]
Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera […]
Gaurko urrezko kantua Los Bravos taldearen Bring A Little Lovin’ izan da. Black is Black famatua ere entzun dugu, baita Show me, Trapped eta Baby Believe Me ere. Punk garaiko abesti batzuk ere ekarri ditugu: The Damned – I Just Can’t Be Happy Today. The Vibrators: London Girls. Johnny Moped: […]
Lurrek Hodeik esaten duena errepikaten du lorito bat balitz bezala eta amamak ea liliputar bat den galdetzen dio…liliputarrak ezagutu nahi badituzue, piztu irratia eta entzun amamaren ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/11-gaurezdagoeskolarik-ongi%20etorri%20ikastolara.mp3 Deskargatu hemen.
Glaukoma taldeak estudioko hirugarren lana argitaratu berri du “Kalima” deiturikoa. Guztira, hamahiru kantu jaso dituzte lan horretan; batzuk euskaraz abestuak eta beste zenbait gaztelaniaz kantatuak. Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Bonberenea Ekintzaken eskutik iritsi da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171020-rafa_rueda.mp3 Deskargatu hemen.
Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren […]
La Fundicion aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa. Alicia Otxandotegi […]
Audience taldeak gaur kaleratu du bere disko berria: Isla. Beraien ohiko doinuez gain, erritmo kubatarrak ere entzun daitezke lan honetan, izan ere, La Habanara abiatu ziren apirilean eta bertako Abdala estudio ospetsuetan grabatu zuten diskoa, hainbat kolaboratzaile berezirekin batera. Diskoak Kubara egindako bidaia islatzen duela dio Gaizka Isunza taldekideak eta […]
Agur, bertsozale Gaurko POTTO saioan Tolosa aldera bergira izan gara, aurreko asteburuan hantxe jokatu baitzen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren akabuko finalaurrekoa. Etxahun Lekue izan zen garaile, eta berarekin bat, Tolosan beste bi bertsolarik lortu zuten finalaurrekoetarako txartela: Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak. Honekin eta horrenbestez, erabakita geratu dira zeintzuk bertsolarik hartuko […]
