Zientzialari saio honetara Teresa Arbeloa kimikaria gonbidatu dugu, espektro elektromagnetikoaz hitz egin diezagun. Hainbat gauza azalduko dizkigu Teresak saioan zehar, honako hauek, besteak beste: argia nola sortzen den eta espektro elektromagnetikoaren barnean zenbat izpi mota bereizten diren eta, horren ondotik, koloreak nola sailkatzen diren eta gauzaki batek kolore bat edo […]

Gaurkoan, salbuespena eginik, hiru bertsio baino ez ditugu ekarriko, abestia luze xamarra baita. Izan ere, Led Zeppelin taldearen No Quarter abestia dugu gaurko gaia, 1973ko Houses of the Holy. diskoan agertu zena. Bere zazpi minutuekin ez da garai hartarako abesti luzea, inondik inora, rock sinfonikoko pieza askok hamar minututik gorako […]

Kaberet baten osagaiak bildu ditu Hika antzerki taldeak ‘Txarriboda’ antzezlanean. Urtarrilaren 20an Errenterian estreinatuko dute. Ezkontza batean denetarik gerta daiteke. Ezkontza festa bat da, egun berezia, zoriontasunerako eguna, ospakizun eguna… Baina askotan faltsukeria eta gezur asko estaltzen duen eguna. Hori ere agerian utzi nahi du Hika-k ikuskizun berriarekin. Mireiak eta […]

Errenta altuek hirietako auzo popularrak kolonizatzen dituzte eta bertako jendea xehea kanporatu, horri deitu zaio gentrifikazio prozesua eta horretan kapital espekulatiboek paper garrantzitsu bezain iluna jokatzen dute. Noski, prozesu hori garatzeko behar da gentrifikatu behar den espazio erakargarria izatea: kasko historikoak, artisten kokalekuak,… horiek dira giltza eta askotan jende aurrerakoia […]

Berrogei urtez, Bilboko kaleek lau haizetara zabaldu zituzten faxismoaren izen ikur batzuk. Diktadurak bere egin zituen hiribilduko leku ezaugarrienak. Gehienak 1979 eta 1983 bitartean kendu zizkioten hauteskundeetatik ateratako lehenengo Bilboko Udal korporazioek, baina baten bat dinbi-danba eraitsi behar izan zuten herritarrek eurek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180116_gomutan36.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetan, CES-a alde batean uzten dugu, Intel-en arazoak hobeto ezagutzeko. Teknologia berriak gero eta gutxiago harritzen gaituzte, eta horregatik, bestelako berrietan sartuko gara. Agendaren atalan, bestalde, Nortasuna Sarean ekitaldia ezagutuko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean240.mp3 Deskargatu […]

Kaixo Bilbo Hiria Irratiko lagunok, Musibla honetan soinu interesgarri askoak bildu ditugu, hastako Erik Berganzaren bakarkako proiektua ekarri dugu Abereh izenez aurkezten den proiektua dugu eta Zaunka datoz arin da eskaini digun lehendabiziko emaitza. Esperimentazioaren bidetik ere datorkigu hurrengo gonbidatua: Ariel Pink, lo-fi eremuan mugitzen den artista dugu Ariel Marcus Rosenberg […]

Xerezaderen artxiboan ‘Autore baten arratsa’ ipuinaz  gozatzeko aukera dugu. Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaileen lanari esker, Francis Scott Fitzgerald XX. mendeko idazle estatubatuarraren hamaika ipuin irakur ditzakegu euskaraz Plazeraren gau ilunekoak liburuan.   https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20171217AutoreBatenArratsa.mp3 Deskargatu hemen.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere herritarrak bozkatzeko aukera izango dute.  Sistema mistoaren bidez (puntuazioaren % 75) eta epaimahai baten irizpidearekin (% 25eko balioa izango du) aukeratuko da. Jaiaren irudi izateko aukeratutakoak 2.000 euroko saria jasoko du. Hemen dituzue 2018ko inauteriak iragartzeko aukeratutako sei kartel finalista.Urtarrilaren 15etik 20ra arte, herritarrek kartel irabazlea […]

Euskara abentura gazteentzako espedizioa. 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizio bat abiatuko dute Euskal Herrian zehar. Espedizioa oinez garatuko da, 2018 uztailean,Gazteek motibazio gutuna idatzi beharko dute eta hiru gai orokorren inguruko lan bat egin. Lanerako gaiak ondokoak dira: euskara eta emakumeak, euskara […]