Gaur hip-hop musikarekin hasi eta soinu tribalagoetara joko dugu. Lehenbiziko gonbidatua Glaukoma talde tolosarra dugu, Kalima euren azken diskotik ateratako bi pieza biribil entzuteko parada izango dugu. Bide beretik Kate Tempest bere Let Them Eat Chaos izeneko disko kontzeptualetik beste bi abesti ekarriko ditugu. Physis versus Nomos izeneko proiektuarekin jarraituko […]

The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun […]

Urte berrian sartzearekin bat, ohikoa izaten da zenbait ohitura aldatu edo hobetu nahi izatea: kirola egin, argaldu, hizkuntzak ikasi edota erretzeari uztea… Gaurkoan horiek izan ditu mintzagai gure kolaboratzailea den Ander Cornejok. Kirola hizpide izan du eta Bilbao kirolak bisitatu dugu, urtarrilean gorakada izaten da bertan. Errekaldeko kiroldegiko Elena izan […]

Liher taldeak Otsailaren 7an argitaratuko du Tenpluak Erre diskoa. Dagoeneko aurrerapen kantua entzungai dago Sismografoa eta lurrikara deiturikoa , katu hori ekarri digu Rafa Ruedak. Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia. Diskoaren xehetasunak ekarri dizkigu, esaterako hiru estudiotan grabatu dutela Joserra Semperenak parte hartu duela […]

Gaurko Bilboko udalerrian gutxienez sei udaletxe eraiki zituzten, alegia, sei herriko etxe edo bertoko euskaldunen erara esanda, kontzeju. Sei asko dira, baina ez dugu ahaztu behar lau herri izan zirela behinola orain bakarra dagoen lekuan. Eraikin horiei erreparatuz gero, gomutara ekarriko ditugu herriok gobernatzeko lege zaharreko erak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180126_Gomutan37.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu alde zaharretik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu.  Santiago plazatik zuzenean zuzenean arituko gara, bertatik  7 katu gaztetxeko kideak izango ditugu, 7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil. “Hamaika urte eta […]

Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera.  Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara: lehenik eta behin, Montpellierreko erraustegiak eragindako minbizi eta kalteen inguruan aritu gara, bestetik, Hernanin euskararen erabilera sustatzeko eta aldatzeko martxan jarritako erroka ekarri digu eta, bukatzeko, Oscar Temaru politikari eta aktibistari eginiko […]