Gaurkoan Birkit kantariaren lana ekarri digu Rafa Ruedak. Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. Emen deituriko lanean batu ditu azken urteetako kantuak eta The Cure taldearen bertsioa ekarri digu. […]
Hilabetea: urtarrila 2018
Saio honi hasiera emateko guztiz sugerentea iruditzen zaigun egile bat ekarri dugu, Txilly ezizenez ezagutzen dugun oiartzungo egile honek disko biribila eskaini zigun pasa den 2017 urteko hondarretan. Zinez interesgarria eta delikatua, letra biribilak eta soinu iradokitzaileak. Txapo! Hala ere ez da bakarra, Igor Arzuagak erakusten duen sentsibilitatea ere gurean […]
Egunero menosten diguten kulturak bere proposamenen berri zabaltzeko dituen ezintasunen lagina da Andrazkubak diskoa. Euskalduntze bidean ahalegin eskergan ari diren Danieuris Moya Avila eta Daniellis Moya Avila ahizpa kubatarrek, zer eta hamar kantako disko oso bat argitaratu zuten hiru euskal emakume sortzaileren poemak musikatuta. Oker egongo gara, ohitura dugunez, eta […]
Duela 27 urte Nirvanak (Cobain, Novoselic eta Grohl) gure gaurko urrezko abestia grabatu zuen: It Smells Like Teen Spirit. Kantu honek, Nevermind diskoan ziren beste abestiekin batera, bide berria zabaldu zion rockari. Joxan Artze musikari eta olerkari usurbildarra iragan astean zendu zen. Ez dok amairu taldearen partaide izanik, txalaparta jotzen […]
Al segon programa del 2018 en Cesc ens parlarà de la constitució del parlament i els tres mesos de presó dels Jordis. L’Albae ens porta una llegenda del Baix Llobregat. La Jorja ens parlarà del poeta anglès Philip Larkin i per finalitzar descobrirem el grup Smoking Souls de mans d’en […]
Hodei dentistarenera joan da eta Lurri hortz bat erori zaio. Amamak txikitan eroritako hortzak saguzaharrari oparitzeko ohitura zegoela kontatzen dio. Zuek zer egiten duzue hortz bat jausten zaizuenean? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/20-gaurezdagoeskolarik-saguzarra.mp3 Deskargatu hemen.
Elkartzenek Hego Euskal herriko aurrekontuen irakurketa kritikoa egin du etxebizitzaren inguruan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an etxebizitzara bideratuko den diru kopurua 2009an bideratu zenaren erdia baino pixka bat gehiago izango da, hau da, 90,50 milioi euro gutxiago zuzenduko dira. Etxebizitza eskubidea etengabe urratzen dela salatu dute eta EAEko gobernuak eta […]
Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.
Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]
Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, aurten ere abian jarri ditu umeentzako ikuskizunik onenak euskaraz. Ikusi eta Ikasi programa abian jarri da, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Aurtengoa 14. edizioa da. Ekimen honen helburua ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea da, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko […]
