«Umorea, sexua, plazera, politika, zoriontasuna miseriari lotua, gaua dantzari, basamortua logika matematikoari atxikia, dibinitaterik gabeko jainkosak, dibinitate hilkorrak, ilargiaren kanpainak, droga, egia desjabetua, gerrak beldurrarekin nahasian perspektiban gorpuztuak, ongiaren hutsaltasuna, jokoz kanpoko ukituak, begirada desegokiak…». Fermin Muguruzak Tractatus liburuan Perbertsitate izenburuko poema Pantera Beltza berrizenburutu du Chalart58rekin batera plazaratu duen […]

Biba bertsoa! Urte berriak uzta berria du, eta POTTO irratsaioan gogotsu bueltatu gara bertso-mundua zukutzeko asmoz. Urteko aurreneko saioan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak abenduaren azken egunetan eta urtarrilaren lehenengoetan izan ziren bertso-jaialdiak ekarri ditugu uhinetara. Elgoibar, Hernani, Aretxabaleta eta Amurrioko saioak, eskutik eskura; albisteak eta agenda-proposamena ere hedatu ditugu […]

Bi Telesail izan ditugu hizpide gaurko saioan, batetik La Zona deiturikoa. Duela hiru urte istripu nuklear bat izandako gunean gorpu bat aurkitzen dute, zintzilik, norbaiten edo zerbaiten otordu izan ostean; aldi berean, kontrabando trama bat, istripua gertatu zen gunetik sartu eta ateratzen dena; gainera, une batetik bestera argitara aterako den erabaki politiko kaxkar baten […]

Argiaren astekariko gaia ekarri dizkigu Lander Arbelaitz  kazetariak. Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara. Zahartzaroan etxebizitza kooperatiboei buruzkoa. Arantza Santestebaneri eginiko elkarrizketa eta Peio Zubiriak idatziriko erreportajea, Elitea %1 aberatsena? Mintza gaitezen ondoen bizi den beste %20az ere.   https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180112_LarnderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Enekora  Eneko Larrañaga musikariaren egitasmoa da, kora (harpa afrikarra), ahotsak, perkusioak eta irudizko proiekzioak nahasten dituen eskaintza. Gaur Haceria aretoan zuzeneko saioa eskainiko du taldearekin batera. 12 kantako lanean maitasuna, konfiantza, gozamena… lantzen dituzte. Enekora taldeak kora du instrumentu nagusia beste batzuen artean. Kora musika-tresna, Afrikako harpa da. Afrika mendebaldeko […]

Gose taldeko Iñaki Bengoak eta Jon Zubiagak, Zango taldean ibilitako Ane Martinez eta Skalariak taldean ibilitako Olatz Anduezarekin batera proiektu berria dute: Anita Parker. Taldearen lehen diskoan Michelle kantua entzun dugu eta burmuinean iltzatuta geratu zaigu. Egitasmoa berria bada ere, taldekideak eskarmentu handia dute musika munduan. Ane eta Jon izan […]

Planktona ezinbestekoa da ozeano, itsaso, ibai, aintzira eta gainontzeko ur masetan bizia egon dadin. Hau hainbesteraino da egia, ezen planktona nolakoa, bizia halakoa esan baitezakegu, seguru asko. Baina planktona ahul samarra gerta daiteke eraso organiko eta ez-organikoen aurrean eta, horretara, garrantzi handikoa da denok bera babesteko ardura eta neurriak hartzea. […]

Pentsionistak Martxan eta Babestu senide elkarteak hausnarketarako jardunaldiak antolatu dituzte, “pertsona nagusien mendekotasuna eta zaintzaz eztabaidatzeko. Mikel Argiñarena Pentsionistak Martxaneko kideak gaiaren garrantzia nabarmendu digu.  Gai ezberdinak jarriko dituzte mahai gainean, Pertsonan nagusien arreta eskubidea, osasuna, osasungintza eta bizitzaren bukaera . Nagusien zaintza langileen ikuspuntutik ere landuko dute bukatzeko eredu […]