Aupa, pottopsikotiko-depresiboak… biba guek! Gaurkoan, beste egun batzuetan lez, beste inon topatu ezin diren aleak ditugu. POTTO eta Bilbo Hiria irratiaren primizia mundialak airean! Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko saioen segida izan dugu, zapatuarekin, Gautegiz-Arteagan. Bertan gure potojorrankide Joseba Barandiaranen lana loratu behar; biba Barandi, POTOMAN! Kostalderako salto txikia egin eta […]
Hilabetea: maiatza 2018
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Astekarian aurkituko ditugun hiru gai ekarri dizkigu. Azaleko gaia nabarmendu du, gure naturaren inguruko ikerketa baten inguruko erreportajea osatu dute. Jaume Roures produktore katalanari eginiko elkarrizketa ekarri digu eta Europar Batasunaren aurrekontuetan nola nagusitu den armagintza. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180503_argia.mp3 Deskargatu hemen.
Iñigo Serrulla musikariak lehenengo lana argitara berri ” ¼ life” deiturikoa. Zazpi katu berri eta zortzigarren korte berezia , gaur Bilbo Hiria irratian izan da. Serrulla bezala sinatzen duen lana aurkeztu digu. Gaztea bada ere zapi urte daramatza musika egiten.Bizitzaren laurdena egin duela eta, izenburu hori jarri dio musikari donostiarrak […]
Gaurko saioan etiketak irakurtzen ikasi dugu, informazioa asko agertzen zaigu bertan erreparatzen ahal diogu, irakurtzen ditugu, etiketa nutrizionalak izan ditugu mintzagai On ekineko Naia Larrearekin. Bertan nolako informazioa topatzen dugu? Elikagaiaren osagaiak, alergietarako arriskutsuak direnak, iraungitze data, informazioa nutrizionala. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin05_etiketa%20nutrizionalak.mp3 Deskargatu hemen.
Ekialde Hurbileko Gakoak irrati tartearen bigarren atalean Iñaki Urrestazuk Siriako gerraren zenbait gora-behera landu ditu. Siria nola izan den mendeetan kolonizatua eta zatitua aztertu du eta Siriaren aurkako eraso inperialistaren arrazoiak zentzuk diren. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180502_ZerGertatzenhari%20da%20ekialdeHurbilean02.mp3 Deskargatu hemen.
