Zornotzan izan genuen Bizkaiko txapelketaren 3. kanporaketa, eta sei bertsolarien lanak entzun eta gero, epaileek deliberoa plazaratu zuten: Txaber Altube abadiñarrak, punturik gehien eta finalaurrekorako txartela. Bigarren izan zen Ander Elortegi eta hirugarren Unai Mendiburu. Saioaren aukeraketa diktatoriala duzue honakoa, bertsoak prosarekin uztartuta. Datorren astean, Plentzian dugu hitzordua Biba bertsoa! […]
Urtea: 2018
Ekologismoaren hastapenetan koka dezakegu historian kontserbazionismoa edo basabizitzaren babeserako mugimendua. Hegaztien babesa, lehenengo natura erreserbak. Gune natural babestuen aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, goiko klaseetako europar filantropo zenbaiten eskutik. Royal Society for the Protection of Birds izan zen lehenengoa, Ingalaterran 1889an sortua, eta WWF da egun arlo horretako elkarteen […]
Gaurko saioan Iñaki Urrestarazuk Palestinako eta Irango egoerez jardun du. Turkiako Istanbul hiriko Saudi Arabiaren konsuletxean gertatutako Jamal Khashoggi kazetariaren hilketaren inguruan ere mintzatu da Urrestarazu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181024_Zer%20gertatzen_ekialde%20hurbila_zortzigarren%20saioa.mp3 Deskargatu hemen.
Emakumeen Mundu Martxa ospatuko da egunotan; urriaren 22tik 28ra bitarte. Aurtengoa XI. Topaketa izango da, eta hasiera eman zioten astelehenean Bilbon. 42 lurraldetatik etorritako emakumeak batu ditu Mundu Martxak, eta aste honetan zehar hainbat ekintza egingo dituzte. Asteleheneko aurkezpenean musika, dantza eta euskal kultura izateaz gain, Mundu Martxak Euskal Herrian […]
Gaurko saioan elikaduraren inguruko mitoak izango ditugu mintzagai beste alor batzuetan bezala nutrizioan ere existitzen dira mitoak. Nutrizio tartea On ekin nutrizioko lagunekin egiten dugu. Askotan entzun dugu ere elikagai onak eta txarrak daudela, batzuk funtzio onak betetzen dituztela eta beste batzuk orde ez direla osasungarriak. Mitoen inguruan jardun dugu, […]
ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin bezala, izaki berriari emango diote bizia; piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz […]
Gaurko Musibla honetan Acetone taldea entzungo dugu hasieran. Taldea 1992an sortu zen eta 2001ean desegin, baina Light in the Attic izeneko disko etxeak beren abestien bilduma bat kaleratu berri du Acetone 1992 – 2001 (Light in the attic records). Bigarren gonbidatua Courtney Barnett izango dugu. Oso disko ederra kaleratu berri […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu da asteburuan Amorebieta-Etxanon; Txaber Altubek jaso zuen puntu gehien,finalaurrekoetarako txartela lortu du abadiñarrak, 478 puntu. Horrela, abenduaren 1ean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak. Erlantz Ibarburengoitia bertan izan zen eta saioaren kronika ekarri digu, baita bertsolariekin izandako solasaldiak, Txaber Altube Ander Elortegi eta […]
Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioa azaroaren 9an hasiko da, 20:00etan, Arriaga Antzokian, Mariano Llinás zinegile argentinarrari Ohorezko Mikeldia emanez. Inaugurazio ekitaldian, Llinásek berak zuzendutako “La Flor antes de que fuera La Flor” lana estreinatuko dute, Edizio honetako Ohorezko bigarren Mikeldia Apichatpong Weerasethakul zinegile thailandiarrari emango […]
Sexualitatea bizitza osoan zehar mantentzen dugun zerbait bada ere, badirudi nerabe, gazte eta helduen kontua besterik ez dela, haurrak eta adinekoak kanpoan utziz. Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoak sexualitatea zahartzaroan izan du mintzagai, mito eta tabuak aztertu ditugu. Adinekoen sexualitatearen gainean dauden estereotipoak desegin eta zahartzaroan sexualitate osasuntsu batez gozatzeko aukeraz […]
