Gaurko saioan Baloreak egitasmoa ezagutu dugu. Baloreak giza balioak Euskal Herriko txoko guztietara musikaren bidez helarazteko sortutako proiektua da,  8-14 urte bitarteko bost haurrek osaturiko musika talde bat du ardatz. Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier  kantua biziki gustuko duten bost neska-mutil dira. Baloreak giza balioei balore handiz helduko dien proiektu berritzailea da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181011_Baloreak_egitasmoa.mp3 […]

The Smiths taldeko kantaria izandako Morrisseyren Viva Hate estraineko bildumaren hirugarren kantua dugu Everyday Is Like Sunday is the third track of Morrissey’s debut solo album, 1988ko maiatzean argitaratua. Hainbat artistek egin dituzte kantu honen bertsioak, eta guk gaurkoan The Pretenders, 10 000 Maniacs, Armageddon Dildos, Colin Meloy (The Decemberists) eta Mexrrissey […]

Gaurkoan, Euskara jendea atalean,  Xamarren Etxera bidean azken liburuan barrena bidaiatu dugu. Aurreko lanekin alderatuta ezberdina da, bizipen pertsonaletatik abiatu baita. Belaunaldi oso batek bizi izandako prozesu baten testigantza bildu du Xamarrek, 1970eko hamarkadatik aurrera, Garraldako eta Aezkoa ibar osoko euskararen egoera hizpidera ekarriz. Kontakizuna ikuspegi pertsonaletik egina bada ere, […]

Bihar hasiko da “Film sozialak” – Zinema Ikusezinaren nazioarteko jaialdia. Lehiaketarako aukeratutako 84 filmetatik, emakumeek zuzendutako 40 emango dira. KCD erakundeak antolatutako jaialdiak  Salvador, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Txile eta Guatemalako zuzendariak bilduko dira besteak beste. Haiek beren herrialdeetako egoeraren berri emango dute, programaturiko proiekzio, eztabaida eta beste jardueren bitartez. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181017_Flim%20Sozialak.mp3 […]

Erritmoz betetako antzezlana dakar Bilboko Arriaga Antzokira Tanttaka Konpainiak.  Amildegian dauden hiru pertsonaia erakusten dituen obra da bera, “Izoztutako Haizea bezala”. Rafael Herreroren kontakizunean oinarrituta,   antzerkia eta dantzaren uztarketa proposatzen digute oholtzara igoko diren Nerea Elizalde, Tania Fornieles eta Koldo Olabarrik Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.Taniak ekarri dizkigu obraren zehetasunak. Hitzordua, urriaren 18an, […]

Gaur bertan 17.000 pertsonatik gora hilko dira gosez munduan.  Edota Euskal Herriko populazioaren herena eta Europar Batasuneko biztanleriaren laurdena  pobreziaren mugaren azpitik bizi da.  Datu hauek plazaratu ditu Elkartzen plataformak pobreziaren kontrako nazioarteko egunaren harira kaleratu duen txostenak. Aipatutako eguna, pobreziaren kontrako nazioarteko eguna, gaur da, urriaren 17a. Honi buruz […]

Gaurko saioan Sonakay taldearen bista izan dugu, ostegunean Bilbon aurkeztuko dute disko berria. Sonakay, euskal zein ijito erro sendoko talde donostiarrak, bere lehen diskoa kaleratu du. “Sonakay denontzat” izeneko lana, Mutrikuko AME estudioetan grabatu dute  eta zazpi abesti egin dituzte. Abesti propioez gain, euskarazko lau bertsio ere grabatu dituzte: Benito […]

Gaurko Xerezaderen artxiboan Iban Zalduaren “ Gerra Zibilak” ipuina entzuteko aukera dugu. Ohikoa autorea da Xerezaderen artxiboan, behin baino gehiagotan ekarri dituzte Zalduaren ipuinak bertara. Gerra Zibilak ipuina, Gatazka armatuen eta zehazki Euskal gatazka armatuaren metafora fantastikoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181016_GerraZibilakOsorik.mp3 Deskargatu hemen.

Malen Amenabarrek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Santurtzin.  Garaipen honekin, finalaurrekoetarako sailkatu da larrabetzuarra.  480,5 punturekin, Igorreko finalaurrekorako pasea lortu du, azaroaren 25ean ospatuko dena. Giro beroa izan da bertsozalez lepo izan da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. Malenekin soilik ez, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Imanol Arrutia Azkuetarekin […]