Gaurko saioan Creedence Clearwater Revival taldearen Proud Mary kantua izan dugu hizpide. 1970 urtean Ameriketako Estatu Batuetan sortutako taldea dugu. Rock and rolla beste estilo batzuekin nahastu zituen, blues, gospel edo Gospelarekin.  Euren bigarren lanean Bayou Country deiturikoan aurkitu daiteke Proud Mary kantu arrakastatsua. Gaurko saioan honako bertsioak entzungo ditugu:  […]

Gaurtik igandera bitartean, Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak egingo dituzte Bilbon. Bi urtean behin egiten dituzte, aldiro herrialde batean. Mugimenduaren hurrengo ekintzak erabakiko dituzte, une honetan beste herrialdeetan dituzten eztabaidak ezagutuko, eta barne eztabaidari buruzko gogoeta ere egingo dute. Topaketak itxiak izango dira, mundu osotik etorriko diren ordezkarientzat. Baina […]

Aquesta setmana farem el repàs habitual a les notícies del Twitter, recuperarem El Racó de les Lletres de la Jorja sobre Sylvia Plath i acabarem amb una llegenda de bona nit de la mà de l’Albae. https://bilbohiria.com/docs2/2018/demicaenmica/181017_deMicaenMica.mp3 Deskargatu hemen. Aste honetan, Twitterreko berrien ohiko errepasoa egingo dugu, Sylvia Plath-i buruzko […]

Oporretatik bueltan, abian da POTTO saioaren ikasturte berria. Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko faseari heldu diote bertsolariek eta POTTO saioan ere lanean hasi gara. Hutsune handiarekin hasi ere; gure Josu Zabala maisu handiaren ordez Ibon Burgoa arituko zaigu soinu-teknikari lanetan (baina, zorionez, Josuren bisitarik ere izango dugu ikasturte honetan, bere jakinduriaz […]

Lur eta Hodei kezkatuta datoz. Eskola hasi da eta ume gehienek erdarara jotzen dute denbora guztian. Udan gurasoekin egon dira eta erdaldunak direnez, “ikusten dutena errepikatzen dute”. Gurasoen jarrera euskararekiko zein garrantzitsua den agerian gelditzen da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/37-gaurezdagoeskolarik-oreretxoetaargitxo.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratu dituzte. Bide batez, 60ko eta 70ko hamarkadetan euskal kulturgintzak eta euskalgintzak bizi izan zuen egoera errepasatu dute. “Gabriel Aresti eta bere garaia, euskara biziberritzearen bidegileak” jarrdunaldietan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan bildu dira, besteak beste, […]

Lanaren ekonomia irrati tartea bueltan da Bilbo Hiria irratian. Lanaren ekonomia irrati saioan langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta  Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da. Gaurko saioan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu dute, Errendimenduaren gizartea saiakera ezagutarazi eta […]

Ogibideak hamaika izan ditu eta mudantzak, 15etik gora bere bizitzan.Badu horrek sormenarekin zerikusirik, bai?Eta idazle bati, ematen dio, ez da? Mundu honen baitako mundu piloaz kurios denari. Eta liburuak arinegi irakurtzen dituela esaten badizugu, batzutan saltoak eginda, eta hutsune piloa norbere baitatik betez?Eta idazteaz gain, txikitatik (nork ez? baina zergatik […]

Robot hitza entzuten dugularik, gutako gehienoi zientzia-fikziora joaten zaigu gogoa, ohartu ere egin gabe zientzia-fikzioan agertzen diren gauza askok eta askok errealitatean sortu eta erabili egiten diren asmakarietan dutela oinarri. Eta asmakuntza horiek, ezin uka, denon bizitza kalitatea hobetzen laguntzen dute. EHUko Ingeniaritza Eskolako irakasle den Ekaitz Jauregik robotikaz hitz […]