Gaurko urrezko kantua Ruper Ordorikak grabatutako Martin Larralde izan dugu. Hitzak Joseba Sarrionandiaren olerki batekoak dira, Bordaxuri edo Galerianoaren kantuan oinarritutakoa. Guk berton, Kafe Antzokian, duela 13 urte zuzenean grabatutako bertsioa jarri dugu. Martins 4 grabazioa Glasgoweko Royal Concert Hall-en grabatu zen zuzenean. Martin Carthy, Martin Taylor, Martin Simpson eta […]
Urtea: 2018
Plazera zure eskuetan irrati tartean Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugu saioa da. Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoekin batera. Gaurkoan denboraldiko lehen saioa izan dugu. Sexu heziketa eskolan eskaintzen dituzten formazioak izan ditugu mintzagai. Arlo desberdinetan lan egiten dute, Hezkuntza eta berdintasunean. Hezkuntza alorrean formazio formala dute […]
Udazkenarekin iritsi da Benito Lertxundiren hamaseigarren diskoa Ospakizun gauean, eta lehen aldiz autoprodukziora jo du. Kantaita Enea Records zigiluarekin batera argitaratu ditu kantu berriak. 10 kantu berri bildu ditu lan berrian. Udazkenarekin batera oholtzan aurkeztuko ditu, baina lehenago ere hedabideei tartetxo bat eskainiko die lan honetaz berba egiteko. Gurean ere […]
Zesta puntako Interjai txapelketako finala ospatuko da larunbatean Bilboko Deportibon, arratsaldeko 18:00etan. Ibarluzea-Antxon markina-xemeindar eta etxebarritarrak Goixerri-Andonegi mutrikuarren aurka arituko dira. Txapelketa Xisterak antolatu du, iazko Xistera zirkuituko sei atzelari eta aurrelari onenekin. Antxon izan da gaur gurekin, partiduari buruzko sentsazio eta esperantzei buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Zesta_Interjai.mp3 Deskargatu hemen.
Euskaraldia hasteko hilabete eta erdi falta denean, ekimen garrantzitsua prestatu dute igandean, urriaren 7an, Bilbon. Eguerdiko hamabietan hasita, plaza Eliptikoan batuko dira; Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta bertan izena eman ahal izateko. Igandeko ekimenaz zehazki, eta Euskaraldiaz orokorrean egin dugu hitz Bilboko Euskaraldiko kide diren Iñaki, Iker eta Irunerekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Euskaraldia.mp3 […]
Gaurko atalean Xamarrek Etxera Bidean azken liburua aurkeztu digu. Ezohiko lana dugu hau, testigantza bat, lekukotasuna jaso du Xamarrek. Garraldan (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen ilobak lehenbizikoz Euskaraz hitz egin zionean. Horrela hasten da Frankismoan sortu, hazi […]
Hamar urte bete ditu aurten Pare Deustuko Gazte talde feminista. Urteurrena ospatzeo egitaraua antolatu dute, Bego pareko kideak ekarri dizkgu xehetasun guztiak. Urrirako bi ekintza antolatu dituzte, gaur “Pare 10 urtez” dokumentalaren estrenaldia izango dute, Done Petri plazan. Dokumentalean Pareren hamar urteko ibilbidea kontatuko dute taldean egondako emakumeak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181004_pare_deusto_bego.mp3 Deskargatu […]
Gaurko urrezko kantua 1930ean Mississippi Sheiks taldeak grabatutako Sitting on Top of the World dugu, denborarekin klasiko a bihurtutakoa, blues, folk, country, bluegrass, rock eta jazz esparruetan. Walter Vinson eta Lonnie Chatmon-ek konposatu zuten eta hiru minutu eta hamar segunduan grabatu zuten. Kantu honetan baikortasuna adierazten da, nahiz eta garai […]
Euskal zine bileraren 40 +1 edizio ospatuko du aurten. Urriaren 6an, Telmo Esnal zuzendariaren DANTZA filmak emango dio hasiera 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute Ikusgarri aretoan, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin. Gainera, aurten, Begirada saria Kimuak-eri emango zaio, urteetan zehar euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik. Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, film ugari […]
Gaurko hirigintza atalean gastronomia eta arkitekturaren arteko paralelismoen inguruan hausnartu du Ula Iruretagoeinak. Askotan entzun izan dugu Michelin izardun jatetxeetan langileen lan baldintzak kaskarrak direla. Polemika ez da berria. Bestelako profesioetan, ospea kudeatzen duten lan taldeetan zer gertatzen den jakin nahi dugu, eta zehazki, arkitektura munduan. Eraikuntza batean ikerketa lan […]
