Saio honetan aspaldiko disko batzuk astinduko ditugu, hala nola Gravenhurst taldearen Black Holes in the Sand eta Beck artistaren Guero albuma. Honetaz gainera, MICE proiektua ekarri dugu beste behin ere, Miren Narbaizaren proiektu honetatik kantu pare bat atera ditugu eta honekin lotuta Joseba B. Lenoir-en azken diskotik beste kantu pare […]
Urtea: 2018
Futbola da herri honetako kirol nagusia. Milaka jarraitzaile leial ditu, Baina, ba al dago zientziarako lekurik futbolean?Fisika, matematika eta antropologia bezalako diziplina zientikoak futbolarekin lotuta egon daitezkeela imaginatzea zaila izan arren, gero eta maizago, zientziari esker lortzen dugu futbol-zelaian gertatutakoari buruzko azalpena, eta horrek, zer esanik ez, jokalarien errendimendua eta […]
Euskaraldia, hizkuntza ohiturak astintzeko, aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala izango da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea izan da gurean. Erronka argia da: 11 egunez euskaraz bizitzea, ahobizi edo belarriprest rolak hartuta. Ariketan parte hartzeko apuntatu behar dela azpimarratu digu, izan ere […]
Txikitan basoan izandako egonaldietan hazi zitzaion Juleni arbolekiko maitasuna eta beti hartzen du plazerra lertxundietan, Irus de Menan kasu. Bizkaiko Foru Aldundiak 55.000 baso hektarea. Horien kudeaketa egokiaren bitartez kontzientzia aldatu dezakegu eta erakutsi kalitateko egurra ekoitzi dezakegula, tokiko orekari eutsiz. Udaletatik ekin behar zaio ere bai, gizartea eta basoa […]
Gaurko saioan MG Banda izan da, Arratiako ska-reggae taldeak, MG Banda, lan berria plazaratu du “Hamelin” deiturikoa, laugarren lana du. Erika eta Biser batu zaizkigu. Azken lan honekin taldeak denboran zehar izan duen bilakaeraren berri eman nahi izan du, reggea oinarri, bide berriak landu dituzte. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko […]
Osasun atalean Oier Gorasabel batu zaigu ikasturte honetan. Gaurko osasun aseguruen inguruan mintzatu zaigu. Osasun aseguruan abantaila eta desabantailen ingurukoak hausnartzeko aukera izan dugu. Askotan entzun izan da, aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan; gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen […]
Nekatu naiz bidea bakarrik egiten ….horrela hasten da Etxeren disko berria, intentzioak nabarmen erakusten dizkigu lehenego kantuan.Etxe musikariak ‘Supernova’ diskoa aurkezten dabil egun hauetan . Zazpi abestiz osatutako lanaz aritu da saioan. Estudioko seigarren lana du. Eztanda egin eta izan berri bat bezala “supernova” lanean bildutako kantuak ondu ditu. Bilboko […]
“Zine ikusezina”, film sozialei buruzko jaialdiak aurten 10 urte beteko ditu, Urriaren 18-25 ospatuko da, Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango du egoitza nagusia. Guztira 879 film jaso ddituzte, horietatik %34a emakumeek zuzendutakoak dira.Gainera 24 film euskeraz egin dira.Munduko 71 herrialde desberdinetatik heldu dira. Gaurkoan laburmetraiak eskainiko dituzte FNCen, guzti honen […]
Gaurkoan pentsiodunak beste behin kalera atera dira, duela zortzi hilabete abiatutako protestak jarraipena izan dute Nagusien Nazioarteko egun honetan. Aldarrikapen argiak dituzte , Europar Gutun Sozialaren aholkuei jarraituz, gutxienez 1080 euroko pentsioa genero bereizkeriarik gabe; KPIa errealaren araberako igoera, legez bermatu. Pentsio duina eragozten duten Lan eta Pentsio erreformen indargabetzea. […]
Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua […]
