“Margolaria” dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek. Mikel Urdangarin bakarlariaren atzetik ibili da Oier Aranzabal, bi urtez jarraitu du sortzailea, dokumentalean sortzearen inguruan dabiltza. Mikel Urdangarinek eramango gaitu hara eta hona baina ez da Mikel Urdangarinen dokumentala. Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa […]

Irailaren 22tik aurrera ateak zabalduko ditu Rescue Bizilabe ihes-gelak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenenarekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko materialak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da. Aitziber Lasak Bizilabek ikasturte […]

Ekainetik errepikatu den egoera bat gurean betirako geratuko delakoan gaude, migratzaileei harrera egiten herritar antolatuak. Ekaina amaieratik, pateran heldutako ehunaka afrikar Bilbora lekualdatuak izan dira. Euskal instituzioek eskura jarritako harrera baliabideen eskasiaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunak Bilboko Harrera auzoekin taldekatuta, eta afrikar komunitatearen, OEEren, SOS Racismoren eta banako solidarioen […]

Arreta zirkuito elebidunen eragina neurtu du Bidane Petralandak. Euskaraz egiteko gai diren profesionalak identifikatzea eta euskaldunak horiengana bideratzen dituzte zirkuitu elebidun horiek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/bereziak/180914_elk_Osasuna_Bidane%20Petralanda.mp3 Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka hurbildu zaizkigu, komunikazioak aurkeztu berri dituzte #OsasunaHizkuntza jardunaldian, osasun mentala eta hizkuntzaren arteko loturaz. Iaz aurkeztutakoaren garapena egin du Erkorekak, bere esanetan […]

Aurten bigarren urtez Osasuna eta Hizkuntza bilkura honetara hurbildu gara. Osasuna eta hizkuntza, erronkak eta aukerak, jardunaldien goiburuak argi usten du, unibertsitate eta Osakidetzaren erronka. Jon Zarate EHUko Euskara Errektoreordea eta Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuko burua ditugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/bereziak/180913_elk_Osasuna_JOnZarate_Xabier_Osakidetza.mp3 Felix Zubia medikua izan da gurean,  Euskara lan hizkuntza Osakidetzan deituriko […]

Irailarekin batera irekitzen da euskara ikasteko matrikulazioa kanpaina, hilabete osoan zehar luzatuko da. Elkarlan euskaltegietan horretan dabiltza. Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegiak osatzen dute elkarlan. Gaurkoan ikasturte berriko erronken eta aukeren inguruan mintzatu gara Jon Maguregi, Isabel Isazelaia eta Nerea Telleriarekin. Eskaintza zabala prestatu dute ikasturte […]

Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Arratsaldeko 15:30etan abiatuta ikerlari eta profesionalen hitzak  batuko ditugu Bizkaia aretorik zuzeneko emankizun berezian. Jardunaldietan Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatuko dira eta osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak […]

Irailarekin batera bueltan da Bilbo Hiria irratiko kultur artefaktua Piperpolis. Gaurkoan Haxotz taldeko Jon eta Jokin batu zaizkigu saiora.  Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu,eta melodikoarekin,  H deituriko lana argitaratu berri dute. 7 kanta osatutako lana, Urtzi Izarekin egin dute lan , bere Bilboko estudioan. Ostegunean Bilboko […]