Aste honetan, sakonki sartuko gara Google-en garapen konferentzian aurkeztu diren gailu eta software aplikazioetan, batzuk berriak, eta beste batzuk, ez hainbeste. Gero, Samsung-en proiektuaren porrota kontatzen jarraituko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean276.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Neil Diamond kantari Estatu Batuarraren “Red red wine” hautatu du Rafa Ruedak. 1960ko hamarraldiaren hasieran hasi zen abestiak idazten, Broadwayko Brill Building musika-industriarako. 70hamarkadan Juan Salvador Gaviota filmaren soinu-bandarekin, filmak berak baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Beautiful Noise (1976) diskotik milioi bat disko baino gehiago saltzea lortu zuen. […]

Martxoaren 31n Bilboko euskalduna Jauregian Erabakitzeko eskubidearen aldeko jardueran ziklo bat itxi eta beste bat abiatu zuen Gure Esku dinamikak.Bertan jakinarazi zuen erreferendum bidez erabakitzea lortzeko herri ekimen bat sustatuko duela, horren inguruan berba egin dugu, erreferenduma, bide berria, etorkizuneko erronkak. Josu Etxaburu bozeramailea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190514_gureeskudago.mp3 Deskargatu hemen.

Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia […]

Bilbo Hiria irratiak bat egin du berriro Zientzia Azokarekin. Bilboko Plaza Barrian, DBH eta Batxilergoko ikertzaile gazteek landutako 90 proiektu zientifiko aurkeztu dira gaurkoan. Ehunka pertsona elkartu dira, jakin-minak bultzatuta, 90 proiektu aurkeztu dituzte azokan parte hartu duten 313 lagunek. Euskal Herriko 30 ikastetxetako ikasleak izan dira parte hartzaile gehienak. […]

Aurreko egunean, eskolan eztabaida bat sortu zen eta Lur eta hodei gaizki atera ziren. Gaur amamarekin batera urrunetik begiratuta konturatu dira ez zela hainbesterako izan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190510_gaurezdagoeskolarik_lehortea.mp3 Deskargatu hemen.

Elementu kimikoen taula periodikoaren sorrera zientzialari askoren ahaleginen ondorio izan zen, ezbairik gabe, baina garrantzitsuenetako bat Dmitri Ivanovitx Mendeleiev errusiar kimikaria izan zen. Aurten 150 urte betetzen dira kimika modernoaren aita pontekotzat hartzen den zientzialariak taula periodikoa argitara eman zuela, eta, horren karietara, Nazio Batuen Erakundeak 2019a taula periodikoaren nazioarteko […]

Opor- eta atseden-egunetatik bueltan, indarberrituta heldu gara POTTO saiora Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia, bertso-munduak dituen kantu-hotsak ekartzeko prest. Gaurko saioan Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finalarekin gozatu ederra hartu dugu (Durangaldeak Hego Uribe taldeari irabazita), eta, ondoren, bertso-mundu esperimentala aletu dugu, Diman izan baitzen aukerarik halako saioekin gozatzeko. Iban […]

Gaurko euskara jendea atalean gaskoien inguruan aritu da Xamar. Gaur egun asko mintzatzen gara etorkin eta migratzaileen inguruan, bidaia luzeak egiten dituzte Europara heltzeko. Baina iraganean ere izan dira migratzaileak.Gure herria pasabidea da, Pirineoa gainditzeko hemendik edo Kataluniatik pasatu beharra dago. Etorkinen joan etorria izan da beti gurean. Done jakuerako […]