Aurreko astean plazaratu ziren datuak, 2022 urtea inoizko urte beroena izan da. Beroa eta lehorra. Horrelakoa izan da 2022. urtea, Euskalmetek eta Aemet Espainiako Metereologia Agentziak ondorioztatu dutenez. Atzo Copernicus Europako Batasunak Lurra behatzeko duen programak datuak plazaratu zituen eta Europako inoizko urterik beroenetan bigarrena izan da 2022a. Klima larrialdia […]
Hilabetea: urtarrila 2023
Zelanda Berritik dator Dion Lunadon bere bigarren diskoarekin: Beyond Everything. Soinu zikinak baliatu ditu disko zuzen eta gordina sortzeko. Harrapatu egingo zaitu aukera ematen badiozu. 5 urte pasa dira bere lehenengo diskotik eta punk-rock eszenako diskorik biribilena da orain aurkeztu duena. Beratik dator Joseba Irazoki azken diskoa besapean duela: Split, […]
“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]
Abenduan 25 urte bete zituen euskalgintzaren kontseiluak, Durangoko San Agustinen ekitaldia egin eta idazkari nagusia berriaren hitzak entzun genituen. Paul Biabaok Idurre Eskisabeli pasa zion lekukoa. Argi hitz egin du idazkari nagusi berriak; “Euskarak politak behar ditu, Hizkuntza politika sendoak”. Baina ezer gutxi aldatu denaren sentzazioa dugu, izan ere urtarrilaren […]
Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteak bilera irekia deitu du Herriko plazan gaur izan ere kezkaz jaso dute EAEko auzietgi nagusiak emandako epaia. Urtarrilaren 3an jakin genuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak epaia kaleratu berri du, CCOO sindikatuak egindako eskaera onartuz. Epaiaren arabera, Barakaldoko Udalak ezin izango die euskara-eskakizunik ezarri udalaren zerbitzuak […]
Abenduaren 20an Terry Hall, The Specials zein The Fun Boy Three taldeetako kantaria izandakoa hil zen, 63 urte zituela. The Specials taldearekin egindako grabazioak oroitu nahi izan ditugu batez ere, bere garaiaren taupada errebeldea islatu zutelako. Entzun ditugun kantuak: A Message to You Rudy, Rudy, a Message to You (Dandy […]
Urtarrila hasierarekin merkealdiak datoz, dagoneko Bilboko saltoki askotan aurreko astean abiatu zituzten merkealdiak Merkealdietan beti ere kontsumitzaileak kontutan hartu beharreko aholkuak ezin bestekoak izaten dira eta horiek errepasatuko ditugu, horretarako Ander Kornejo Euskadiko Kontsumitzaile elkarteko komunikazio arduraduna dugu gurean. Ziklo ekonomiko zail baten barnean bete-betean gaude sartuta gainera, non gastuaren […]
Gaurko literatur saioa “Makina gelditzen ari da” E. M Foster idazlearena. Itzultzailea Jasone Larrinaga dugu. Edward Morgan Forster ingelesezko eleberrigilea izan zen. Bere eleberri ezagunen artean daude “ Gela bat ikuspegi batekin” eta “Indiarako bidai txartela” Lan horiek filme ezagunen oinarri izan ziren. Gaurkoan “etxegabekoak” ipuina duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2022/xerezade/Xerezade_makina_gelditzen_ari_da_3.mp3 Deskargatu hemen.
Manifestazioa egin dute Bilbon, ‘Etxera bidea gertu’ lelopean. Sarek esan du amaitzear dagoen urruntze politikak “sufrimendu handia” ekarri duela. Pandemiak ezarritako parentesiaren ostean, hiru urte geroago milaka lagunek Bilboko kaleak bete zituzten larunbatean ostera ere, Sare Herritarrak deituta, Etxera bidea gertu goiburupean. Euskal presoen urruntzea amaitzear dagoela, manifestariek eskatu zuten […]
Azaletik abiatu dugu Argia astekariaren errepasoa, “nolakoa zen Euskal Herria Burdin Aroan, duela 2.100 urte?” … Irulegiko Eskuak eraman gaitu Burdin Aroan pentsatzera baina arkeologia oso aurreratua dago, erreportajean Aranzadiko adituekin aztertu dute. Net Hurbileko gaia: energia berriztagarriei buruzkoa izan eta kultur atalean Maiatz aldizkariak 40 urte bete haren inguruan […]
