Bizitza zaintzen ikasten hasi ginen lehengoan, onddoen inguruan mintzatu ginen, eta oraingoan zuhaitz eta landareen ahanzturari erreparatuko diegu. Inteligentziadun izaki bakarrak ez gara gizakiok, ezta ornodunak ere. Frantziar botanikaria den Francis Hallék basoen inguruko ikerketak egin ditu, zuhaitzen mugimenduez, harremanez eta inteligentziaz aurkikuntza bitxi asko egin ditu. Eukaliptoak lotsatiak direla, […]
Hilabetea: martxoa 2023
Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, […]
Bilboko Mugimendu Feministak manifestazioa egingo du zainketen merkantilizazioaren aurka. Asteazken honetan, martxoaren 8a, Bilboko Mugimendu Feminista kalera aterako da “zainketen merkantilizazioa” salatzeko eta alternatiba gisa “zaintzarako eskubide kolektiboa” proposatzeko. Bilbon egindako prentsaurrekoan, mugimenduak agerian utzi nahi izan du “gizonezkoen ihesa eta zainketen merkantilizazioa”, eta nabarmendu du “bizitzari eusten dioten zainketak […]
Bilboko auzo elkarteek, pentsionistekin eta mugimendu feministarekin batera, protesta deitu dute ostegunean, martxoak 9, 19:00etan auzoetako Osasun Zentroen aurrean, Osakidetzan gertatzen ari diren murrizketak salatzeko asmoz. Euren hitzetan, osasungintza publikoa da osasunerako eskubidea baldintza berdinetan bermatzen duen bakarra, eta hori lortzeko gakoetako bat kalitatezko lehen mailako arreta dela, osasuna ardatz […]
Estatu Batuetatik dator lehenbiziko gonbidatua gaurko saiora. Alex G. ezizenez ezagutzen den musikar honek God Save The Animals diskoa atera du orain gutxi. Konposizio akustikoak, folkaren magalean daudela esan daiteke, baina azpian geruza elektronikoak ere sumatzen dira. Nahasketa bitxia. Diskoa, titulua kenduta, oso ondo dago. Rafa Ruedak eta Igor Elortzak, […]
Elorri bertso eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak elkarrekin antolatzen duten bertso dinamika bueltan da, Aferak bertso dinamikaren helburua Deustun eta inguruan bertsozaletasuna piztea eta bertso eskolak plaza izatea da. Bosgarren edizioa egingo dute aurten baina mahaiaren bueltan oraingoan, izan ere, azken edizioetan ez dute bazkaririk egin eta bosgarren edizio honetan […]
Hamalau artikulu eta hiru eranskin osagarri bildu dituzte Euskal hedabideen urtekaria 2022-2023 lanean. Euskaraz daude lan guztiak, eta ingelesez itzulita ere plazaratuko dituzte artikuluak hemendik gutxira.Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko […]
Gaur Lur urduri heldu da, irratira ipuin bat sortu behar duelako eskolan kontatzeko eta ez zaio ezer bururatzen. Eskerrak amama dagoen laguntzeko! Zer egingo genuke amamarik gabe? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230303_gaurezdagoeskolarik_ipuinak%20asmatzen.mp3 Deskargatu hemen.
Kirolaren mundua sakona da, eta gaurkoan hegan egin dugu “frisbee” disko hegalariaren laguntzaz. Andoni Zenarruzabeitiak DISK GOLF kirola ekarri digu, golf mundua eta disko jaurtiketa uztartzen dituena. Bilbao Disk Golf taldeko kideak hegan jarri gaitu, fresbee zapala saskiratzeko bidean. Gainerakoan, aerobic irakasleak, Euskal Herriko kirolarien errekorrak, Maite Sarasolaren bertsoak eta […]
Galder Perez eta Ane Zabala kazetari eta aktoreak izan dira Anabasa saioko protagonistak. Jon Castañeda eta Amaia Arostegirekin batera kazetaritzaz, irratiaz, antzerkiaz eta bizitzaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/230202_Anabasa_ane_galder.mp3 Deskargatu hemen.
