Argia astekariaren errepasoa beti bezala azaletik abiatu dugu, Gorka Peñagarikanoirekin. Aita Mari salbamendu itsasontziaren inguruko erreportajea egin dute. Europako politika agerian usten dute ezin dutela itsasoan biziak salbatu, ez besteei salbatzen utzi. Bederatzigarren misioa amaitu berri dute bi erreskate handi eginda. Hasteko, datu bat mahai gainean: 26.000 hildako gutxienez Mediterraneoan, […]
Hilabetea: martxoa 2023
2022. urtera joan gara bidaian, Delorean auto partikularrean, eta abuztuaren azken kolpea ekarri. Abuztuaren 23a (martitzena) eta 28a (domeka) izan ditugu jomuga, Bilbo eta Gamiz hurrenez hurren. Batetik, Bilboko Aste Nagusiaren baitan, Algara konpartsaren altzoan, BERTSO EGUNA izaten da urtero, eta egun handi horretan Bertsolari Gazteen Sariketa (saririk gabeko sariketa). […]
Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Bilbokoa 19:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mugimendu feminista Denbora darama salatzen emakumeok* bizi ditugun esplotazio egoerak, baina, egoera hori kolapsatzen ari […]
Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]
Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]
Aitor Huergo musikariak sinatzen du Barruko paisaiak deituriko kantu bilduma. Ostiralean Bilbon aurkeztuko ditu kantuak zuzenean, Bira kulturgunean. Bederatzi kantu bildu ditu bertan eta gaur tartetxoa hartu du gurekin berba egiteko. Duela bost bat urte ekin zion denbora librean bere musikan gehiago sakontzeari eta hortik ondu zuen, pixkanaka, azkenean bilduma […]
