Bilboko konpartsak erasoen aurkako protokolo berriak landu dituzte aurten. Gaur goizean agerraldi jendetsua egin dute Areatzan, autodefentsa feminista aldarrikatuz. Txosna gunean  leku segurua dela aldarrikatu dute, urte osoan zehar lan taldeak protokoloak lantzen ibili ostean protokoloak eraldatu dituzte. Jarrera guztiak ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute. Bukatzeko, Bilboko Mugimendu […]

Aste Nagusiko eraso sexisten aurkako sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina aurkeztu dute. Aste Nagusi honetan ere “Bakarrik bai da bai” leloa erabiliko da, izan ere, Udalak onespenean jarri nahi du azpimarra. Kontxi Claver Berdintasuneko zinegotziak udalak prestatutako prebentzio eta sentsibilizazioa estrategia aurkeztu du. Aurten berrikuntza bezala udalak protokolo berri bat idatzi […]

Iñakik, Koldok, Jokinek, Jonek eta Ibonek osatzen dute 2018. urte bukaeran sortutako Arene 6 talde algortarra. Orduztik herriz herri ibili dira kontzertuak eskaintzen. 2021an kaleratu zuten haien lehen lan luzea “Errautsetatik”, eta aurten ikusi du argia “Bereizezinak” izena duen hiru abestiko lanak. Abuztuaren 22an, asteartean, izango dira zuzenean Algara Konpartsan […]

Christian Rodriguez,Josu Ximun Billelabeitia eta Antton Goikoetxeak osatzen dute Lukiek taldea. 2015ean abitu zuten abentura eta ordutik geldi ezinik ibili dira. Udan ere hainbat lekutan ibili dira zuzenekoak ematen. Astelehenean abuztuaren 21ean  Alagaran izango dira zuzenean, Toc eta Ezpalak taldeekin batera. Josu Ximunekin berba egin dugu. 2021ean Lukiek #2 deituriko […]

Aste nagusia hastear dago Lur, Ilargi eta amama jaiaz gozatzeko irrikitan daude. Gure laguntxoek Zaparrada haur konpartsarekin hainbat ekintzetan parte hartuko dute (kalejira, ogi tailerra, diskofesta,…). Amamak sorpresa itzela ekarri die: txorroskilo pailazoaren bisita! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230714_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Aurreko saioa Eskoziatik datorren banda txundigarri batekin itxi genuen. Sintetizadoreak eta gitarra zorrotzak erabiltzen dituzte eta emaitza asko gustatzen zaigu. Walt Disco dute izena eta Unlearning da euren azken grabazioa. Segidan Txo proiektuaren musikarekin jarraituko dugu. Walt Discok eta Txok badute zerbait komunean: dantzagarria da euren musika baina ez erraza, […]

Bilboko Euskal Lutheria Eskolan, BELEn, egon gara. Izan ere, hemen biolinak, biolak eta biolontxeloak egiten eta konpontzen irakasten dute. Nahiz eta teknologia digitala erabiltzen duten neuriak hartzeko, prozesu gehienak tradizionalak dira, zehazki orain dela bostehun urtekoak. Eskola Josu Alonso akustikan doktoeak sortu zuen 1986an. Luis Artola lehen mailako irakaslea da […]

Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: […]