Bilboko Errekalde auzoko, Etxarri gaztetxeak apirilaren 4ean du espazioa husteko agindua. Honen aurrean, hiriko 60 kolektibo baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijituz. Kolektiboek aho batez, Bilboko udala eta berorrek bultzatutako ‘pelotazo’ urbanistiko honetaz poltsikoak beteko dituzten enpresariak seinalatu dituzte erantzule gisa. Aipatutako enpresen artean Amenabar enpresa-eraikitzailea dago […]

Eneritz Furya kantaria izango dugu bidelagun gaurko piperpolisen, hirugarren lan luzea argitaratu zuen 2024ean HHH deiturikoa eta bihar Bilbon aurkeztuko du. Diskoa “Hitzen uztera” kantuak zabaltzen du. Etsipenaren eta onarpenaren inguruan hitz egiten digu kantuan. kontrolik gabeko egoera bat irudikatzen du, non pertsona batek bere barruko borrokak eta zauri emozionalak […]

Duela bi aste hasi zen “Gaztetxeak bertsotan” ekimana, lehen kanporaketa izan zuten. 2000 urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolari gaztek parte hartu dute binakako sariketan. Zazpi saioa iznago diztuzte. Ostegunean lehen finalerdia izango dute Bilboko 7 katu gaztetxean. Aroa Arrizubieta izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250325_Aroa_gaztetxea_bertsotan.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioa musika esperimentalarekin hasiko dugu bi proiektu interesgarrirekin. Lehenengoa da Body Meat. Kaleratu duten azken diskoak Starchris (2024, Partisan) du izena. Chris Taylor ekoizle iparramerikarraren disko honetan bat-bateko norabide aldaketak eta informazio gurutzaketak nabarmentzen dira. Horren adibide nahiko nabaria dira gaur entzungo ditugun bi abestiak. Agian hasierako minutuetan, Kim […]

Aurreko saio amaitezinaren bukaera dugu hau. Honetan, kronologikoki sortutako zerrenda gaur arte luzatu dugu eta gertuago ditugun erreferenteei buruz egon gara hizketan. Queer izateak ekar ditzakeenak eta musikaren bidez islatzen direnak izan dira berriro elkarrizketaren ardatzak. Gorroto, dantza edota negarrerako espazioak utzi ditugu kanten bitartez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250318_norbait_hilda_hemen_14.mp3 Deskargatu hemen.  

Sarean Zehar saioaren atal honetan txanpon teknologiko beraren bi aldeak aztertzen ditugu. IBMk Euskadi aukeratu du Europako lehen Quantum System Two ordenagailu kuantikoa zabaltzeko, eta zientzialariek korporazio handiek saltzen duten aro kuantikoaren inguruko gehiegizko baikortasunaz ohartarazi dute. Kataluniak inteligentzia artifizialaren aldeko apustua egiten du epai judizialak idazteko, baina, aldi berean, […]

Saioko protagonista Krzysztof Penderecki (Dębica, Polonia, 1933/11/23 – Krakovia, Polonia, 2020/03/29, 86 urte) izango da. 2020an hil zen arte, bizirik zegoen musika garaikideko konpositorerik garrantzitsuenetarikoa zen mundu mailan, garrantzitsuena dudarik gabe poloniar konpositore garaikideen artean. Orkestra zuzendaria ere, oso bizitza luze eta interesgarria izan zuen eta oso katalogo oparoa idazteko […]

Ulertuz Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea da eta 1999ko urtarrilaren 25ean sortu zuten. Haien helburu nagusia Bizkaiko eskualdean entzumen urritasuna duten neska-mutilen eta horien familiei laguntzeko daude hutsuneak betetzea da. Katrina bertako langilea da eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250320_bizipoza_ulertuz.mp3 Deskargatu hemen.

BIZIPOZAren baitako kirol mundua ekarri digute Arrate Alemanek (Mindara elkartea ) eta Amaia Elizondok (Gipuzkoako Kirol Egokituko federazioa), eta Amaia Arostegi lankideak BIZIPOZA elkartearen berri eman digu Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi du beste behin ere eta “Txapeldunak” pelikula ekarri digu gomendiotan; Julen Zelaieta Zorroxin xoriak ekialdeko kantua ekarri, Maite […]

Mungia bisitatu dugu gaurko POTTOn. 2025eko urtarrilaren 19an, San Antontxu XXVII. bertsopaper lehiaketa izan zen eta, egunarekin bat, bertso-saioa. Bat-bateko jardunaren ale aukeratuak izango ditugu entzungai. Iñaki Beitia “Arbildu” aritu zen gai-jartzaile lanetan eta kantuan, laukotea: Alaia Martin Aitor Etxeberriazarraga Aitor Esteban “Garrote” Unai Iturriaga.Iñaki Beitia https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250319_potto_san_antontxu.mp3 Iñaki BeitiaAlaia Martin […]