Bilboko auzo elkarteen federazioak Apirilaren 28rako Manifestazioa deitu du, “Kalea ez da isilduko” lelopean. Auzo elkarteak prekarietatea, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte […]

Kaletik gabiltzanean lanerako bidean korrika presaka agian ez dugu inguruetara begiratzen, eta gure hiriak duen ondare arkitektonikoa ez dugu atzematen. Titaniozko Guggenheim baino askoz gehiago du gure Bilbok. Bilbok dituen formak, bere arkitektura, bere espazio publikoak, azpiegitura handiak, bere izateko arrazoia dute.Horien atzean gehienetan ezagutzen ez ditugun erabaki, bitxikeria eta […]

ARGIAko Lander Arbelaitz erredaktoreak azaldu digunez, aste honetako ARGIA astekarian hiri baratzeak izan dituzte hizpide erreportaje nagusian. Munduan gero eta herritar gehiago doa landa girotik hirietara bizitzera. 2050erako 6.300 milioi pertsona hirietan biziko direla aurreikusten da. Eta munduko hirietan nekez egon da inoiz hain banaketa handia pertsonen eta naturaren artean. […]

Gaurkoan hirigintzari begira jarriko gara baina feminismotik, hori da hain zuzen ere Dunak taldearen xedea; Hirigintza feminista eta parte hartzea lantzen duena. Dunak taldeko Zuriñe batu zaigu. Hiria kolektibotik abitu zen dunak taldea. Hiri feminista kontzeptuaz ari garenean bizitza zentroan jartzen duen hirigintzaz ari gara. Orain arteko hirigintza oso genero […]

Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana  aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta […]

Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko […]

Gaurkoan Ula Iruretagoiena arkitektoak hiria antolatzeko plana zer den azaldu digu. Hiria Antolatzeko Plan Orokorra dokumentu tekniko bat da, non hiriaren hiri-eredua zehazten eta arautzen den. Une honetan, Bilbokoa berrikuste fasean dago, indarrean dagoen dokumentua 1995.ean idatzi baitzen. Bilboko Plan Orokorraren proposamenaren zertzelada batzuk aipatuko dizkigu. Bilbo zein motatako hiria […]

Urriaren 1a “Arkitektura eguna” ospatzen da, eta Euskal Herriko hiriburuetan “arkitektura astea” antolatu da, bakoitzak bere lan-ildo bat aurkeztuz. Bilbon lehen “Bilboko Arkitektura Astea” egin da, hiriaren gaineko gogoeta oinarri izan duelarik. Hiria herritarren bizimodua gauzatzen den espazioa da, arkitekturak forma ematen dionak. Bilbo arkitekto baten begiradarekin deskubritzeko ahalegina egin […]