Azkuna zentroaren eskutik, martxoko azken astean ospatuko da Gutun Zuria. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua lelopean, aurtengo edizioak, mundu osoko artistak ekarri ditu aurten Bilbora. Baina, hala ere, euskal sorkuntza garaikidearen presentzia nabarmenduko du urtero bezala. 50 artistak baino gehiagok parte hartuko dute jaialdi honetan; besteak beste, Katixa Agirrek, […]

Egun handia izan atzo beste behin ere borroka morea aldarrikatzen jarraituko dugula gogorarazteko. Herri eta hiri guztietan egin ziren mobilizazioak, eta ustez astelehen ohiko bat izateko arriskua zuen M8 honek, pandemiaren gainetik, bizitza feminismotik eraikitzeko indarra dugula erakutsi zuen. Data esanguratsu bezain berezia izan zen,  mendeetan zehar isilpean izan diren […]

Euskarazko Wikipedia sortzearekin nahikoa ez, umeei zuzendutako entziklopedia askea heldu da orain dela gutxi Euskal Herrira: Txikipedia. Umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina dago eta 2800 artikulu baino gehiago ditu jada. Koldo Biguri Txikipediako lan taldeko kideetako bat izan da gaur gurekin proiektu honi buruzko xehetasun guztiak kontatzeko. Adi!   […]

Datorren astelehenean, martxoaren 8an, mobilizazioak antolatu ditu Bilbo Feminista Saretzen taldeak. Ekitaldia, 11:00etatik 19:00ak arte izango da Pio Baroja Plazan hasita. Atzerritarren bulegoan egingo den kontzentrazioarekin hasiko da eguna, eta 12:00etan udaletxera jaitsiko dira. Iberdrola dorrera helduko dira 13:00etarako eta 19:00etan Jesusen Bihotzetik ateako den manifestazioarekin amaituko da eguna. Martxoaren […]

Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere. Bidebarrieta […]

Axular-en Gero 400 ahotsek irakurri ostean Joan Antonio Mogelen Peru Abarka etorri zen ondotik eta, oraingoan, klasikoen ildotik jarraituz, Linguae Vasconum Primitiae irakurriko dute Klasikoen Irakurketa Jarraituaren ekitaldian. Bernart Etxepareren lehen euskarazko liburua aukeratu dute Bilbo Zaharra euskaltegiko antolatzaileek ahoz goran irakurtzeko Arriagan. Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 14.aldia da oraingoa, eta […]

LAB sindikatuak soldata arrakalari buruzko ikerketa egin du Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 183 lan hitzarmen oinarri hartuta. 1400 euroko soldata gordina da, sindikatuaren  ustez, bizitza duina izateko beharrezko soldata gutxiengoa. Horren arabera, ikerketaren emaitzek adierazi bezala, 183 hitzarmen horietatik, 23 dira solik duinak. Soldata arrakalaren biktima nagusienak, sektore eta […]

Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak adierazi duenaren arabera, gizona Errekaldeko lagun bat bisitatzera zihoala, 24 urteko mutil batek errieta egin, eta autoraino jarraitu zuen. Bertan, zertan ari zen galdetu, eta izkinako okindegiaren pertsianaren kontra bultzatu zuen. Lepotik heldu, eta gizona ihes egite saiatu bazen ere, segituan, gaztearen bost lagun gehiago agertu […]

Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasek zuzendatuko pieza hau, desagertutako gazte nafar bati buruzko kronika da, Guardia Zibilak atxilotu ostean hilda agertzen den Mikel Zabalza autobus gidariari buruzkoa. Donostiako Festibalean aipamen berezia jasotzeaz gain, 2020ko Lauaxeta saria ere irabazi du. Izar Films eta Ahotsa.inforen eskutik, garaiko artxiboetako materiala eta kasuarekin […]