Aurtengo jaialdia pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan da eta, azkenik, LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoa maiatzean izango da, lau ostegunez jarraian: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA Kulturarekin elkarlanean antolatu du egitaraua. […]

Bilboko zinemaldi fantastikoak, drakula omentzen duen erakusketa aurkeztu du gaur jaialdiari hasiera emateko. “Odol tinta-banpiroari omenaldia” du izena erakusketak, eta bertan fantasiazko generoaren funsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egongo dira. Zabalguneko eraikinean egongo da ikusgai maiatzaren 13ra arte; goizeko 8etatik iluntzeko 8etara.  Zinemaldiaren 27.edizio hau maiatzaren 7tik 16ra arte izango da; […]

Bilboko Alde Zaharreko eta Atxuriko ikastetxe publikoek dituzten gabeziek eta beharrek batuta, auzoko guraso elkarte, eragile eta elkarteek bat egin dute kalitatezko etorkizuna aldarrikatzeko. Desberdintasun sozialak daudela adierazi dute, eta beraz, Hezkuntza Sailak eta Bilboko Udalak, erantzukizuna beren gain hartu beharko dutela. Atxuri eta Alde Zaharra azken urteotan demografikoki eta […]

Uztailaren 12an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa 13/13 auziaren harira, ETArekin harremana eduki izana leporatuta. Euskal presoen abokatuak edo presoen aldeko mugimenduan aritutakoak dira auzipetu guztiak: Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria […]

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herritan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute pentsionistek. Maitzaren 29an aldarrikatuko dituzten puntuak, besteak, 1080 euroko pentsioa, erretiro aurreratua, 2021erako iragarritako murrizketa berriak gaitzestea eta neurri erangikorrak hartzea izango dira, pentsioetan dagoen soldata arrakala murrizteko. Horiek dira aldarrikapenetako batzuk. Beraz, maiatzaren 29an, […]

Apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur. Duela 40 urte inguru ezarri zuen egun hau UNESCOk, eta data aukeratzeko arrazoia Jean-Georges Noverre maisu eta ballet modernoaren sortzailearen jaioteguna izan zen. Gaurko eguna ospatzeko, ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak omenaldia egin nahi die 80ko hamarkadan ibilbide profesionala hasi eta gaur […]

“Fant”-en aurtengo 27.en edizioa maiatzaren 7tik 16ra arte izango da. “Ilargi guztiak. Todas las lunas” filmaren estreinaldi mundialarekin emango diote hasiera aurtengo programazioari, eta bertan, 73 proiekzio, mundu mailako estreinaldi bat, Europako hiru eta estatuko 8 estreinaldi izango dira. Baina horretaz gain, emanaldi bereziz eta jarduera paraleloz beteriko programazioa ere […]

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da, eta gaur oraindik indarrean jarraitzen du. Liburuaren egunak berebiziko garrantzia du liburu dendetarako, esaterako. Azken datuen arabera, pandemiak eta horrek ekarritako itxialdiak […]

Bihar, apirilaren 22an, 60.000 langile publikoen egoera finkatzearen aldeko grebara batu dira ELArekin batera, LAB. CCOO, ESK, eta STEILAS.ELAko sektore publikoaren arduradunak, Igor Eizagirrek honako datu hauek eman ditu: Europan, langileen %20k sektore publikoan dihardute, Espainian, berriz, %16k, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %12k. Azken horien artean %40 behin-behineko baldintzetan […]