1

Barearen ostean ekaitza datorrela dio kantu zahar batek, baina martxoaren 13an etxean geratzen hasi ginenetik, bare gutxi izan da munduko txoko gehienetan. Helduak, arrisku taldekoak, adindunak, umeak, nerabeak… Kolore eta forma desberdinetako pertsonek sufritu dituzte pandemiaren eragin latzak, baina baita gizarteak eta gobernuak berak ezarritako neurri murriztatzaileen ondorioak ere. Nerabeak, […]

Pandemiaren ondorioei buruzko 25 artelanek osatutako erakusketa da Arnasketa saiakerak.Artelanak, Bilboko lau gunetan egongo dira banatuta: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, arkeologia aztarnategian eta Abandoko udaltegian. Otsailaren 19an hasi, eta apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai Bilbao Aurrera 2020 Planak aurrera eramandako erakusketa hau. Maite Fernandez de Arenaza komisarioak, esan bezala, […]

Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzte adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko. Tratamenduan egon direnak, daudenak eta jada ez dauden andreak elkarrizketatzeaz gain, haiekin dabiltzan profesionalakin ere hitzegin dute. Egileek jakinarazi dutenez, hainbat dira sendatzeko bide horretara ez joateko hautua egin duten emakumeak, besteak beste “lotsa” […]

Euskal herritarren telekomunikazio-arloko kontsumo-ohituretan ere eragina izan du pandemiak. 2020an inoiz baino denbora gehiago eman genuen etxean, eta horrek aisiarako eta entretenimendurako tresna nagusi bihurtu du telebista. Hain zuzen, Euskaltelek emandako datuen arabera, bezeroen % 70ek telebista-zerbitzu aurreratuak erabili dituzte 2020an, eta telebista ikusteko denbora bataz beste egunean hiru ordu […]

Bilboko Udalak eskatuta, Ruth Juan artistak diseinatuko du genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei zuzendutako memoria murala.  Bilbo Zaharra auzoko Mesedeetako kaian kokatuko da eta aste honetan hasi da jada lehen zirriborroarekin. Ekimen artistiko honen helburua, genero-indarkeriaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendu […]

Gaur, Otsailaren 11a, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egongo dira Bilbo eta Donostia inguruan; Eureka Zienzia Museoan, Arte Ederren Bilboko Museoan edota Donostiako Tabakaleran, besteak beste. Otsailaren 8an hasi eta 28ra arte haur, gazte, edota helduentzako askotariko tailer, filma, erakusketa eta bestelako hitzaldiez gozatzeko […]

Charles Darwin zientzialariaren jaiotza gogoratzeko, Darwin Egunaren 15. edizioa ospatuko da bihar. Hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria osatu zuen zientzialariaren omenez, hitzaldi bana emango dute bihar, EHU/UPVko Estibaliz Apellaniz Igunza geologoak eta Guillermo Quindos Andres Medikuntza eta Erizaintza fakultateko mikrobiologiako katedradunak. Ekitaldia  Bidebarrieta Liburutegian izango da arratsaldeko 18:30etan eta zuzen-zuzenean […]

“Pentsio publiko duinak” lelopean adierazi dute, datorren larunbatean, otsailaren 13an, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituztela 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko kasuan, 12:00etan hasiko da mobilizazioa Moyua plazan eta udaletxe aurrean amaituko da. Pentsionistekin batera, hainbat sindikatu eta eragilek hartuko dute parte manifestazioetan; besteak beste, […]

Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. […]