2017 eta 2018 urte bitarte horretan ikusi zuen argia Mugan talde donostiarrak. Pablo Zurutuzak, Joseba Pastorrek, Enara Rodriguezek, Markos Muruak, Eneritz Genuak eta Ander Muruak osatzen dute taldea. “Bizirik ez bagaude” lehen disko kaleratu zuten duela urtebete eta oraintxe argia ikusi du haien bigarren lan luzeko aurrerapen kantak “Aurrera ez […]
musika
Benetan be teatrok Batetik bestera diskoa aurkeztu du. Antzezlana izan zen lehenengo eta oraindik da. Baina lanarekin jarraituz 8 kantu ederrez osatutako diskoa argitaratu berri dute. Patricia Urrutia batu zaigu saiora, Benetan Be teatroko sortzailea eta Batetik bestera antzezlan eta diskoren egilea. Batetik bestera giza migrazioen inguruan berba egiten du, […]
Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin […]
Eider Saez musikari eta abeslariak 2021. urte amaieran utzi zuen Nogen taldea eta bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Aurten, martxoan, 6 abestiko EP bat kaleratu du eta gaur abesti berri batekin izan dugu gurekin. Eiderren hitzetan, bakarrik aritzeak baditu bere alde on eta txarrak. Gaineratu du bere musika estiloa aurkitu […]
Jon Maiak Kantu berri bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu du gaur, lagun artean, Kafe Antzokian, eta, ondoren, irratira batu zaigu. Disko berrirako hainbat bidelagun elkartu ditu Jon Maiak kantak osatzeko: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia […]
Aimar kantariaren bakarkako lehen diskoa ezagutu dugu. kantu eta poesiaz beteriko aitortzekin dator. Bost disko kaleratu ondoren Dientes de Luna taldearekin; rock, pop eta baladak ohiko duen ahots pitin bat lakar, bero eta limurtzailearekin atondu ditu. “Confesiones de un amor abstracto” liburu-diskoa Azaroaren 24ean aurkeztuko du Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/2361107_aimar.mp3 Deskargatu hemen. […]
Gaurko saioa irekitzeko Donostiatik datorren abesti egile gazte bat dakarkizuet, Sara Zozaya. Bere azken diskoa aurkezten ari da, Nara izena duen disko biribila. Gaztea izan arren ibilbide sendoa duen musikaria da Sara, hainbat proiektutan zaildua. Hurrengo minutuetan, Rozi Plan musikariaren azken diskoa izango dugu entzungai. Prize izeneko grabazioan giro naif […]
Orain urtebete grabatutako saioa errepikatu dute Amaia Arostegi eta Jon Castañedak, eta Hofe eta Mororekin izan dira musikaz, musika industriaz eta bizitzaz oro har. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/231025_Anabasa_3x06_HofeMoro.mp3 Deskargatu hemen.
Sara Zozayak “Nara” deituriko diskoa argitaratu berri du. Ostegunean Kafe Antzokian izango da zuzenean. Aitzakia ederra berarekin berba egiteko. Diskoa aletu dugu eta kantu ilunetan argi izpiak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/231031_piper_sara_zozaya.mp3 Deskargatu hemen.
Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoa izan dugu mintzagai Martxel Rodriguezekin, “Los Perros”. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen […]
