Orain urtebete grabatutako saioa errepikatu dute Amaia Arostegi eta Jon Castañedak, eta Hofe eta Mororekin izan dira musikaz, musika industriaz eta bizitzaz oro har.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/231025_Anabasa_3x06_HofeMoro.mp3 Deskargatu hemen.

Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoa izan dugu mintzagai Martxel Rodriguezekin, “Los Perros”. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen […]

Iraupen laburreko bi disko eta luzeko bat plazaratu ostean Amorantek, Iban Urizarrek, lan berria argitaratu du: Harri Herri Har. Gaueko 20.30etan kutxa beltzean aurkeztuko du lana eta gurekin hitz egiteko tartetxo bat ere izan du Iban Urizarrek. Disko berria, bere ibilbidea eta aurkezpen kontzertuak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231011_amorante_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan BAD jaialdian murgildu gara Bilboko antzerki eta dantza garaikedearen jaialdia 25 urte betetzen ditu. Kristonak taldea izan dugu bide lagun. KRISTONAK taldeak Liverpool hiriko The Cavern areto mitikoan joko du urriaren 12an. Horrela bada, 2020an pandemiaren erruz zapuztu zitzaien “ametsa” biziberrituko dute. ESKEAN KRISTÖ ziren orduan, eta izena aldatu […]

Bigarren urtez badator EZK fest. Aurtengoa Sestaoko labe garai zaharraren parean antolatu dute urriaren 21ean 12:00etatik aurrera. Iker Alcedo eta Ane Sainz-Espiga jaialdiko antolatzaileetako bi izan ditugu gurean jaialdiaren nondik-norakoei buruz hitz egiten. Jaialdiko oholtza gainean izango dira, beseak beste, Merina Gris, Brigade Loco, Los Chikos del Maiz eta Sua […]