Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian kontzertua izango da: Eire eta Ithaka taldeak arituko dira oholtza gainean. Gurekin mintzatu dira Ithaka taldeko Eneko Eizagirre eta Eireko Eire Maia. Haien hitzetan kontzertu oso berezia izango da eta gaineratu dute sorpresaz bete egongo dela. Motibazio handia dutela azpimarratu dute Eirek eta Enekok, eta azken […]

Soul izpiritua eta doinu beltzak txirikordatzen dituzten abestiak ekarri ditu BELE proiektuak. Lide Hernandok (Liher) aurkeztuko dizkigu orain arte atera dituen hiru singleak. Gerora etorriko da diskoa. Gaurko protagonista beraz, BELE. Hurrengo gonbidatua saio honetako aspaldiko ezaguna da. Damien Jurado. Bere azken diskoa, Motorcycle Madness, oso bitxia da. Grabazioa zuzenean […]

Aro berriko bigarren aurrerapen abestia kaleratu du Merina Gris taldeak. Julen taldeko taldekidea izan dugu gurean aurrerantzean etorriko denari buruz hitz egiteko. Abestiaren izenak esanahirik ez duen arren, binkulo batean sortzen den “save word” gisa definitu du Julenek.  Gaineratu du, musika gehiago kaleratuko dutela eta haien ideia aurten diskoa kaleratzea […]

Mila Modu 2020 sortutako taldea da, hirugarren diskoa dute esku artean, Kenopsia deiturikoa. Xabi Yaniz Mila Modu taldeko kidea batu zaigu eta azken lan honen inguruko zehetasunak eman dizkigu. Kenopsia beteta egon ohi diren leku hutsek sortzen duten efektu psikologikoa da.Haien arabera, edozein geltokitan egon daiteke kokatuta kenopsia. Efektu horretaz […]

Gaurko saioaren lehenengo zati luzea Galderrek hartuko du, kaleratu berri duen ESC diskoaren aurkezpena egingo digu. Disko ilun baina esanahiz betea, entzunaldi bakoitzean alde berri bat erakusten duena, poliedrikoa, norabait ihes egiteko planak behin eta berriz birformulatuz. Disko betea. Hurrengo gonbidatua Moxal izango da. Hannot Mintegiaren proiektua da, Audience taldea […]

Gaurko saioan Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal, bata eskusoinuan eta bestea txistuarekin, biak ala biak euren instrumentuan birtuosoak. Esku artean aspaldi ontzen hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abesti agertzen dira ‘Sustraien matxinada’ izeneko disko berezi bezain txundigarria. Garikoitzek aurkeztu digu lan berria. Jarraian, aurreko saioan azken […]