Zortzi plaza bakarrik ditu Euskal Herriak euskara hutsean direnak; kopuruz ez da asko, baina ekarpenez aberatsak dira. Zortzi horiek sortu dute Doinuele sarea eta atzo bertan egin zuten 2024eko azoken aurkezpena. Estitxu Eizagirre sareko antolatzailea da eta atzo Zebrabidean saioan esandakoak bildu ditugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_doinuele.mp3 Deskargatu hemen.
musika
Janus Lester proiektuak 2022an ikusi zuen argia “Ez gaitzala loak harrapatu” diskoarekin eta abenduan, “Ate birakariak” EPa kaleratu zuten. Bihar, Kerobiarekin batera, Kafe Antzokian eskainiko dute kontzertua; 21:30etan Kerobia hasiko eta eta 23:00etan Janus Lester. Jokin Pinatxo, Janus Lesterreko abeslaria, izan dugu gurean kontzertuari eta taldeari buruz hitz egiteko. Sarrerak […]
Gaurko saioa ABAUNZ proiektuarekin hasiko dugu, Xabier Bastidaren ibilbidea ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu, Xabierrek berak aurkeztuta. Beire disko txundigarriaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, besteak beste. Segidan Katie Von Schleicher -en musika etereoa entzuteko aukera izango dugu. Bere A Little Touch of Schleicher in the Night grabazioa zazpigarrena egiten […]
Audience taldeak Bob Dylan berrikusia disko berriaren aurkezpena egingo du ostegunean Bilboko Kafe Antzokian. Xabi Payak 2021ean idatzitako Bob Dylan 100 kantu liburua izan dute oinarri. Tolesdurak izan zen azkenengo lana, baina bira pandemiak baldintzatu zuen guztiz. Gaizka Insunza izan dugu gurekin diskoa aletzen eta, azaldu digunez, amerikar artista handiaren […]
Xabi San Sebastian abeslariaren Betazalak izeneko diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. Irratian izan da eta berarekin batera aletu dugu diskoa. Betazalik gabe ez da begiradarik. Hilgarria litzateke finko begiratu beharra munduari beti. Betazalak, atseden emateaz gain, garbitu egiten du begirada eta soaren izaera aldatu. Horrela definitu du Harkaitz Canok betazalak […]
Beldurrarekin batera kantua irekitzen du diskoa Galder Izagirreren lan berriak. Hasiera pausatua duela esan genezake naiz eta diskoak bestelako soinu batzuk biltzen dituen, Galder Izagirrek bakarkako lehen lana egin eta aurkezten dabil. Gurean izan da gaur. 10 kantu bildu ditu Galderren bere bakarkako lehenengo lanean. ESC deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231129_galder.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]
Gaurko saioan Ibil Bedi taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Goldea du izena euren azken grabazioak baina aurretik beste bi ere badituzte: Berandu Baina Garaiz eta Beltxarga Beltza. Taldeari buruz eta musika ulertzeko moduari buruz apunte interesgarriak eman dizkigute eta bertan bildu ditugu. Jarraian, Lost Girls talde norvegiarra ekarri […]
Gaurko saioan Ezpalak taldea izango dugu euren azken proiektuak aurkezten. Hirugarren diskoa dute jada kalean Hortz Aina Hots eta horrekin dabiltza han eta hemen zuzeneko indartsuak ematen. Aurretik beste bi disko kaleratu zituzten, Ezpalak homonimoa eta Kolpatu Topatu. Hurrengo hilabetetarako asmo berririk ere ez dute falta. Euren soinu biribil eta […]
Gorka Suaiak disko berria aurkeztu du Su eman ala hartu. Larunbatean 7 katu gaztetxean zuzenean ikusteko aukera izango da. Su eman ala hartu 11 abestiz osatutako lana dugu, hip hopa trapa eta bestelako doinuak biltzen dituena. Guren izan dugu. Willis Drummond taldeak ziklo luze bati amaiera jarriko dio azken kontzertu […]
